Bakearen Nazioarteko eguna
Nazioarteko Bakearen eguna ospatuko dugu (irailaren 21ean, asteazkena) zenbait ekintzekin:
Irailak 21, asteazkena:
-Sarrera dohain (10:00-19:00)
-Bisita gidatua: 13:00an
Irailak 23, ostirala:
-Zine Foruma Los caballeros blancos (Dir. Joachim Lafosse, 2015) Gernikako Zine Kluba eta Kultur Etxearekin elkarlanean, 20:30etan Lizeo Antzokian, sarrera doan.
Vincent Lindon, Louise Bourgoin eta Valérie Donzelli protagonista dituen Joachim Lafosse (Donostia Zinemaldiko Zuzendari Onenaren Saria) zuzendariaren filma.
Sinopsia: Jacques Arnault ‘Move for kids’ GKEko presidenteak operazio handi bat antolatu du: berak eta bere taldeak gerra zibilaren biktimak diren 300 umezurtz Txadetik ateratzea eta adopzio eskaerak izapidetu dituzten bikote frantsesei ematea pentsatu dute. Françoise Dubois kazetariak laguntzen ditu informazioa emateko. Gerran dagoen herrialde baten errealitate basatian murgilduta, GKEko kideak desmoralizatzen hasi dira eta esku hartze humanitario baten mugak zein diren galdetzen hasi dira. (FILMAFFINITY)
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Museoaren ordutegi aldaketa (neguko ordutegia)
Bakearen Nazioarteko eguna
Urtero bezala irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
Bakearen Nazioarteko eguna
Urtero bezala irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.