Orratz begia. Gerrako umeak
Erakusketa ““Orratz begia. Gerrako umeak ” 1936ko gerran erbesteratutako 34.000 Euskal Herriko haur inguruk Ameriketara, Belgikara, Kataluniara, Frantziara, Britainia Handira eta SESBera egindako erbesteratze bidaian, eta memoria horren transmisioan oinarritutako erakusketa da.
2023-2025 bitartean Arrasaten, Southamptonen eta Gernikan, egoera hau bizi izan zuten pertsonekin eta haien ondorengoekin egindako tailerretan bildutako lekukotasun, argazki, dokumentu eta objektu pertsonalez hornitzen da erakusketa. Gainera, Judith Martinez Estradaren lan artistikoaren bidez, aipatutakoak familien oroitzapenak ezagutzeko ondare garrantzitsu bihurtzen dira hurrengo belaunaldientzat.
Gernikako Bakearen Museoak Euskal Herria Museoarekin elkarlanean antolatutako erakusketa da, eta bi Museoetako espazioen artean banatuta egongo da.
Erakusketa bi museoek antolatu dute, Intxorta 1937 Kultur Elkartearen, Birminghamgo unibertsitatearen y BCA’1937 UK-Euskadi elkartearen laguntzarekin, eta Euskal Herriko umeen erbestealdia aztertzen du, hartu zituzten herrialdeen —Amerika, Belgika, Katalunia, Frantzia, Britainia Handia eta SESB— arabera banatuta, eta XX. mendeko migrazio-mugimendu behartuekin lotzen du. Hala, Gernikako Bakearen Museoak Belgikara, Britainia Handira, SESBera eta Txilera erbesteratutakoen bizipenak hartuko ditu, eta Euskal Herria Museoak, berriz, Frantzian, Katalunian eta Amerikan izandakoenak.
Alicia García Berguaren, Ana Arregiren eta Joseba Sarrionaindiaren olerkien bidez eta Judith Martínez Estradaren, Cecilia Zabaletaren eta Joxerra Melgizoren lan artistikoaren bidez, familia-oroitzapenak ondare bizi bihurtzen ditu erakusketak, eta iragana eta oraina interpelatzen ditu.
Proiektu hau Monica Jato Birminghan unibertsitateko irakaslearen eta Intxorta 1937 Kultur Elkartearen ikerketaren emaitza da.
Tailer horietako bat 2025eko maiatzaren 26an egin zen Gernikako Euskal Herria Museoan, 17:00etan gerrako haurrentzat eta 19:00etan haien ondorengoentzat, testigantzak, objektuak eta argazkiak biltzeko asmoz.
Sarrera
Bretainia Handia
Belgika
SESB
Amerika: Txile
Objetuen ezkutuko bizia
Hamaika izen, hamaika izan
Maistrak
Itzuli ez zirenak
Desustraitzearen paisaiak
Oroitzapenaren erlauntza
Sarrera
Frantzia
Katalunia
Amerika
1-“Orratz begia. Gerrako umeak.” Testigantzak (euskaraz)
2-“Ojo de aguja. Niños y niñas de la guerra.” Testimonios (castellano)
3-“The Eye of the Needle: Girls and Boys of the War” Testimonies (English)
4-“Le chas de l’aiguille. Enfants de la guerre” Témoignages (Français)
5- Inaugurazio eguneko bideoa (2025/10/03)
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus