ERAKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA

Argazkilaritza eta Gerra Zibila

2024-02-01 - 2024-06-30

Aurkezpena

Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak argazkilaritza Gerra Zibilean gairari buruzko liburu sorta aurkezten du erakusketa honetan.

Gerra Zibilak interes handia piztu zuen nazioartean, eta mundu osoko komunikabideek berriemaileak bidali zituzten gatazkaren berri eman zezaten.

Garaiko argazkilarien lanari esker, bi aldeetako Gerra Zibileko milaka argazki gordetzen dira. Gatazka osoan zehar garatu ziren hainbat eszenari dagozkie. Pertsona anonimoek eta ezagunek, hala nola, Robert Capak, Campúak, Chimek edo Centellesek, besteak beste, hartutako bonbardaketen, atzeguardiaren, ebakuazioen edo biztanleria zibilaren irudiak dira.

Erakusketa bibliografiko hau Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak bere funtsen artean gordetzen dituen monografien sorta txiki bat da. Hemen ikusgai dauden liburuak Dokumentazio Zentroan kontsulta daitezke.

Erlazionatutako argitalpena