Taller

Gernika eta albiste faltsuak


Aurkezpena

“Gernika eta albiste faltsuak” tailer didaktikoa etikaren eta historiaren arlo tematikoak lantzeko pentsatuta dago, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa bezalako gertaera puntual baten bidez. Faltsututako albisteen edo “fake news”-en egungo kontzeptutik hasita, ikasleek iraganaren garrantziaz eta gertaerei buruzko egia gordetzeko beharraz hausnartzeko aukera izango dute, gertakarien transmisioa ez dezan inork manipulatu propaganda egiteko, helburu sozialekin, politikoekin eta abar. Azken helburua ikasleek memoria historikoaren balioa aitortzea da eta, aldi berean, beren ikuspegi kritikoa garatzeko tresna egokiak erabiltzen ikastea.

Hizkuntza

Euskaraz, gazteleraz eta frantsesez

Observaciones

Helburuak
-Sarean dabiltzan albiste faltsuak edo faltsutuak detektatzea
-Mundu digitalak bere efektuak indartzen eta bizkortzen dituela onartzea
-Espiritu kritikoa sortzea
-Egiazkoa eta faltsutua bereizteko tresnak eskaintzea
-Albisteak kontrastatu gabe ez partekatzen saiatzea
-Internet erabiltzen ikastea informazio-iturriak eta -probak egiaztatzeko edo bilatzeko

Pasos

1. ariketa: Albiste faltsuen gaiaren sarrera
Lehen ariketa honetan, egungo albiste faltsu edo “fake news”-en fenomenoa eta sare sozialetan duten erabilera aipatu eta azalduko ditugu.

2. ariketa: Sarrera historiko laburra
30. hamarkadako gertakarien deskribapen laburra egingo da Gerra Zibilaren hasiera ulertzeko.

3. ariketa: Berrien azterketa
Taldea 6 talde txikitan banatuko dugu, talde bakoitzak ideologia bereko albisteak eta bizirik atera direnen bertsioak landu ditzan.

4. ariketa: Bertsio ezberdinen arteko norgehiagoka
Talde bakoitzak bere artikuluetan azaldu den bertsioa azalduko du. Ondoren, bertsio ezberdinei buruzko hausnarketa egingo da.
5. ariketa: tresna kritikoak
Amaitzeko, albiste faltsuak eta egiazkoak bereizteko tresna erabilgarriak eskainiko dira.

Kontaktua

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Más talleres