Picassoren Gernika Gernikako Bakearen Museoan al dago?
Benetazko Picassoren “Guernica” Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-n (Madrid) dago 1992tik. Gernikako Bakearen Museoak koadroaren erreprodukzio edo kopia bat du, eta Gernikako Epaitegi eta Osasun Zentroaren ondoan bada ere, artelan orijinalaren tamainu berean egindako zeramikazko beste kopia bat.
Zer eskaintzen du museoak haurrak dituzten familientzako bisitetarako?
Gernikako Bakearen Museoak, museoaren lehenengo solairuan “Haurren txokoa” du, gurasoen begiradapean 3 eta 10 urte bitarteko haurrak margotzen edo jolasten egon daitezkeena. Hezkuntza Saila ere badu du (hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus), bisitari txiki eta gazteentzat jarduera ugari prestatzen dituena.
Nolakoa da Bakearen Museorako irisgarritasuna mugikortasun-arazoak dituztenentzat?
Gernikako Bakearen Museoak kaleko sarrera zuzena duen igogailu bat dauka (Artekalean). Horri esker, museoaren kanpoaldetik zein barrualdetik, areto guztiak erabat irisgarriak izan daitezke (hezkuntza saila izan ezik). Hainbat komun egokitu daude. Irisgarritasunari buruzko informazio eguneratua hurrengo atalean aurkituko duzu.
Non lor dezaket Gernikako bonbardaketari eta Espainiako Gerra Zibilari buruzko informazio gehiago?
Gure webgunean Dokumentazio Zentrua atalaren barruan edota zuzenean kontaktatuz Dokumentazio Zentruarekin.
Non jan dezaket Gernikan eta/edo Urdaibain?
Ederto bazkaltzeko, salneurri ezberdineko, jatetxe ugari daude Gernikako Bakearen Museotik gertu.
Non lo egin dezaket Gernikan eta/edo Urdaibain?
Aukera ugari dago Gernika-Lumon edo inguruetan ( Gernika-Lumoko udala; Busturialdea-Urdaibai; Turdaibai; Nekatur).
Zer bisita dezaket Gernikan eta/edo Urdaibain?
Gernikako Bakearen Museoaz aparte, beste asko dira Gernikan edota Busturialdea-Urdaibain bisita daitezkeen leku interesgarriak, besteak beste, Euskal Herria Museoa, Gernikako Batzar Etxea, Santimamiñeko kobak, Basondo (urdaibaiko animali eta landareen aterpea), Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Busturian kokaturiko Ekoetxea Urdaibai (Madariaga Dorretxea).
Museoak ba al du interneterako sarbiderik WIFIren bidez?
Bai, bai Museo barruan baita Foru Plazan ere (Udaletxe eta Turismo Bulegoaren aurrean) doako sarbidea duen WIFI konekzioa dago.
Non lor dezaket Gernikari buruzko informazio turistikoa?
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoan, Gernikako Bakearen Museotik 50 metrotara dagoena.
Zer eguraldi egiten du Gernikan?
Gernikako eguraldia zure bisita egunetan kontsulta dezakezu www.euskalmet.euskadi.net helbidean
Bilbao
Bilbo (Bizkaiko hiriburua) Gernikako Bakearen Museotik 30 kilometrora kokatzen da, garraio publikoaren aukera ezberdinak daudelarik hara heltzeko.
San Sebastián – Donostia
Donostia (Gipuzkoako hiriburua) Gernikako Bakearen Museotik 105 kilometrora dago.
Vitoria – Gasteiz
Gasteiz (Arabako hiriburua) Gernikako Bakearen Museotik 70 kilometrora dago.