Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Udan Gernikan ibilbide gidatua egitera animatzen zara?
Ibilbide gidatu hau “Gernika, memoriaren leku” izeneko, Gernikako XX-XXI. mendeko historia ezagutu nahi duten banakako bisitariei zuzenduta dago.
Bisitaren helburua, alde batetik, Gernikako babeslekuak nola eta zergatik eraiki ziren ezagutzea da. Horrela, hiribilduko biztanleek bonbardaketa nola bizi izan zuten ikusiko dugu, zoritxarrez gaur egun munduko herrialde askotan errepikatzen ari den egoera. Bestalde, erregimen frankistak Gernika berreraikitzea nola bultzatu zuen azaltzen saiatuko gara, kontakizun ofiziala sostengatuko zuen ideologia jakin bat inposatzen saiatzeko. Azkenik, Picassok “Guernica” margolana nola margotu zuen ikusiko dugu, eta margolan horrek izan zuen eta gaur egun ere baduen oihartzuna.
Mesedez, sarrera aurretiaz erosi baduzu, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago.
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta desagertutako Andra Mari kaleko babeslekua, Adolfo Urioste kalea, Pasilekua eta bertako babeslekuak, Astra, “Guernica” murala, merkatua, Suaren agonia, eta abar bisitatzen dira.

2026ko uztailaren 1etik abuztuaren 28ra.
Ordua: 10:15
Iraupena: ordu eta 45 minututik 2 ordura bitartean
Erosi hemen zure sarrera.
gaztelera
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Bisita gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Ezagutu gure historia hurbila, arratsaldez eskaintzen dugun erakusketa iraunkorreko bisita gidatuen bidez.
Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Gure historia eta ondarea ezagutzen laguntzeko, hainbat udako bisita gidatu eskaintzen ditugu.
Museoen nazioarteko eguna
Museoen nazioarteko eguna dela eta, maiatzaren 18an, Gernikako Bakearen Museoak ate irekien jardunaldia eskaintzen du.