Gernikako Bakearen Museoak sentsazio onekin amaitu du uda
2021-09-09
-
2021-09-22
Aurkezpena
Udako balantzea oso positiboa izan da. Uztailean eta abuztuan 2019ko bisitarien kopurua gainditu dugu (pandemia aurrekoa) eta iraila ere oso ondo hasi dugu.
Udako bisitariak
Ekaina: 1.323
Uztaila: 4.354
Abuztua: 8.674
Urtarrila-abuztua (2021): 15.579 bisitari
Aurten, orain arte museoa bisitatzen ez zuten lurralde konkretu batzuetako turista asko izan ditugu (Andaluzia, Gaztela-Mantxa, Gaztela Leon, Aragoi, Asturias), eta katalanak, valentziarrak eta madrildarrak etortzen jarraitu dute, ohi bezala. Atzerritarrei dagokienez, frantsesak, italiarrak eta portugaldarrak izan dira udan gehien bisitatu gaituztenak.
Museoko talde osoak lan handia egin du – modu seguruan eta pandemiaren une desberdinetan osasun-jarraibideak jarraituz – bisitariei zerbitzu osoa emateko, sarrerak online erostea erraztuz, sarrerak saltzeko kanal berriak erabiliz (Civitatis, Turismo Vasco) eta 10 minuturo 10 pertsonako ordutegi-paseak eskainiz; horren ondorioz, bisitaldia – baita jende asko biltzen den uneetan ere – kalitate handikoa eta masifikatu gabea izan da.
Kontaktua
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Antolatzaileak
Erakusketa-aretoa
Gehiago
Ekintzak
Museoko audiogidak eskuragarri daude jada webgunean
2026-07-23
-
2027-12-31
Aldi baterako jarduera
Srebrenicako Ama
2026-07-09
-
2026-12-31
“Srebrenicako Ama” obraren instalazioa, Srebrenicako genozidioaren oroitzapenaren nazioarteko eguna ospatzeko.
Aldi baterako jarduera
Amaituta
Udalekuak (2025)
2025-09-01
-
2025-09-05
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailerako.