Ondarearen Europako jardunaldiak: arkitektura-ondarea
Gerra ostean Gernikan berreraikitako espazioak zeharkatuko ditugu, urrian urtero egiten diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Ibilbidea: Gernikaren berreraikuntza
Noizbait galdetu diozu zeure buruari bizi zaren lekuaren hirigintza edo arkitekturari buruz? Zure herriko mapan ez dira bakarrik kaleen izenak agertzen baizik eta irudikatu eta eraiki zuten pertsonen ideiak ere.
Gernikaren bonbaketaren ondoren hiri osoa berreraiki behar izan zuten. Ezagutu nolakoa izan zen prozesua eta konturatuko zara gerraostean inposatutako filosofiak gaur egun ikusgai dagoen hirigintzan izan zuen eraginaz.
Mesedez, zatoz Museoko harrerara bisita hasi baino 10 minutu lehenago .
Ibilbidea Gernikako Bakearen Museoaren kanpoaldean hasten da eta Arte kalea, Adolfo Urioste kalea, Pasilekua, merkatua eta tren geltokia zeharkatzen ditu.
Topagunea: Gernikako Bakearen Museoa
Iraupena: ordu 1
Prezioa: doan
Erreserbatu: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
2025eko urriaren 4tik 12ra.
Urriak 4: 11:30 (gazteleraz)
Urriak 5: 11:30 (euskaraz)
Urriak 10: 17:00 (gazteleraz)
Urriak 12: 11:30 (gazteleraz)
hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria 2026
“Global Sumud ontzidia humanitarioa” eta “Armeniaren eta Azerbaijanen arteko bake-akordioa“, “2026ko Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria” jaso dutenak, elkarrizketa, memoria eta gatazken konponbide baketsua sustatzeagatik.
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Jolas hauek sustatzen dituzten balioak familian lantzea da helburua: lankidetza, taldean jolastea inor kanporatu gabe, bata besteagandik ikasi…