Prestakutnza ikastaroa 2017-2018: Zapalduen antzerkia
Zapalduan Antzerkian ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz: ikuslea, ezagueraz eta gogoz, aktore edo ‘espektaktore” bilakatzen da.
Augusto Boal dramaturgo brasildarrak sortutako antzerki-metodoa eta mugimendua da. Zapalduan Antzerkian ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz: ikuslea, ezagueraz eta gogoz, aktore edo ‘espektaktore” bilakatzen da.
Ikastaro honetan, Birgit Fritz, Ronald Matthijssen eta Sanjoy Gangulyren eskutik, dramaturgian eta artean oinarritutako eta InExActArt lanean kondentsatuta dagoen lan eredua ezagutuko dugu. Gertatzen zaigunari buruz beste sentsibilitate bat sortzen laguntzen digun elkarrizketa bat da, hizkuntzaren, bizitzaren eta munduaren birkonkista; eta hain zuzen, Zapalduen Antzerkia barneratutako zapalketei buruzko banako zein taldeko istorioen berreraikuntzatzat definitzen du. Elkarrizketaz eta ez erantzunez egindako antzerki bat da kolektiboaren adimenean sinesten duena, komunitatea bere egoeraren zuzendari gisara ahalduntzen duena. Eguneroko kontakizunen antzerkia, bizitza osoa afera politikoa baita.
‘Batzarra Arte eder gisa, artelan gisa, pertsonaren, kolektiboaren eta inguruaren eraldaketarako estrategia æfektibo eta kreaktibo bezala’, Alex Carrascosa, 2016.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA
TREBATZAILEAK
Sanjoy eta Sima Ganguly, Jana Sanskritiren sortzaileak. India, 1985. Talde historiko horrek antzerkia erabiltzen du herritarrak hezi, komunitateak mobilizatu eta ekintza politiko zuzena bideratzeko. kanpo egin den Zapalduaren Antzerki arloko esperimentu luze eta garrantzitsuenaren ordezkariak dira. 30 urteko esperientzia daukate. Bidegabekeria sozialak, etxeko indarkeria, arrazakeria, sexismoa, patriarkatua, pobrezia, ustelkeria, kasta sistema eta bestelako gai batzuk lantzen dituzte. Beren lana inspirazio iturri izan da mundu mailan lan egiten duten Zapalduaren Antzerki talde askorentzat.
Birgit Fritz: Antzerki arloko aktibista, dramaren pedagogoa, ikertzailea eta Zapalduaren Antzerkia praktikatzen duena. Zapalduaren Antzerkiaren plataforma sortu zuen Vienan (Austria). Zapalduaren Antzerkiko Jana Sankriti Zentroko eta Ikerketa eta Baliabideen Nazioarteko Jana Sanskriti Institutuko (Calcuta, India) kolaboratzailea da. Zapalduaren Antzerkiaren bidez hainbat proiektu bideratu ditu Senegal, Kirguistan, India eta Alemanian
Ronald Matthijssen (La Haya, Holanda. 1961) Irakaskuntza eta Gizarte laneko irakaslea Leiderhop (Holanda) Unibertsitate Politeknikoan. 80ko hamarkadan eduki zuen lehen harremana Zapalduen Antzerkiarekin. 1999an, gizarte eta kultura arloan lan handia egin ondoren, Zapalduen Antzerkiaren Formaat konpainia sortu zuenetako bat izan zen. Rotterdamen zeukan egoitza eta 2011ra arte egon zen indarrean. Ordutik, bere lanaren xede nagusia Holanda, Alemania, Belgika, Italia eta Ukrainako taldeei babesa ematea izan da. Komunikabideen Antzerkia (Media Theatre) egin du Ukraina, Alemania, Austria eta Turkian. Austrian bizi da, Vienako Zapalduen Antzerkiko kidea eta Jana Sanskriti (JSIRRI) Ikerketa eta Baliabideen Nazioarteko Institutuko kidea da. Liburu honen sortzaileetako bat da: El ser humano como protagonista, Luc Opdebeeck, Formaat taldeko zuzendari artistikoarekin batera; Under Pressure online aldizkarian eta Zapalduen Antzerkiaren nazioarteko webgunean artikuluak argitaratu ditu. Laster, antzerki komunikaziorako metodo baten inguruko pieza didaktikoak argitaratuko ditu.
IZEN EMATEA:
Gernika Gogoratuz www.gernikagogoratuz.org / info@gernikagogoratuz.org / 946 25 35 58
ANTOLAKUNTZA:
Gernika Gogoratuz, Gernikako Bakearen Museoa eta Harrobiak bat egin dute ‘Itsasoratze Artibista. Arterapia y artibismoa’ ekimenean (Kulturaren Europako Hiriburutzaren urtea, Donostia-San Sebastián 2016 Fundazioa) eta 2017 / 2018rako prestakuntza ikastaro bat egitea adostu dute.
KOLABORAZIOA:
JSRRI ‘Jana Sanskriti International Resource and Research Institute’ (India).
FINANTZIAZIOA:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza, Kultura Saila, Gernika-Lumo Udala eta Bilbo Udala.
1. MODULUA: 2018/Otsaila/9-11
Foro Antzerkia. Eguneroko gatazken azterketa eta hausnarketa soziala.
Trebatzailea: Birgit Fritz (Austria)
- Nola heldu Foro Antzerki lan batera.
- Foro Antzerkiko eszenen konstelazio sistemikoak.
- ‘Joker’ izatearen artea.
*Otsailaren 8an (osteguna) tutoretza eta praktika klaseak izango dira.
2. MODULUA: 2018/MAIATZA/11-13
Errepresentazioak eta Auto-errepresentazioak.
Trebatzailea: Ronald Matthijssen (Holanda/Austria)
- Antzerkia Komunikabideekin eta Irudi Antzerkia.
- Komunikabideek eta sare sozialek gorputzean eta buruan duten eragina.
- Errealitate sozialak ez-errealitate ideologiko bihurtzea eta prozesuari buelta ematea (nola saihestu ‘fake news’ eta ‘framing’ delakoak).
*Maiatzaren 10ean (osteguna) tutoretza eta praktika klaseak izango dira.
3. MODULUA: 2018/UZTAILA/6-8
Teknika introspektiboak eta horizonterako bideak (iraunkortasuna).
Trebatzailea: Birgit Fritz (Austria)
- Desioaren ortzadarra.
- Prozesuak, kontzientizazioa, espazioa eta gorputzaren erlaxazioa.
- Opresioa eta beldurra: Jatorria eta ondorioak. Banakako analisia eta memoria kolektiboa.
- Epaiketarik eza.
MASTER CLASS: 2018/URRIA/5-7
Sanjoy Ganguly, Sima Ganguly (Jana Sanskritiren sortzaileak, India) eta Birgit Fritz (Vienako, Austria Zapalduaren Antzerki plataformaren sortzailea.
Ostirala: 16:00 – 20:00
Larunbata: 09:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
Igandea: 9:00 – 13:00
Lekua: Harrobia, Otxarkoaga, Bilbao.
PRAKTIKA KLASEAK (AUKERAZKOAK):
Praktika Talde bat sortuko da partehartzaileen artean, hilean behin 3 orduko iraupena izango dituzten saioak gauzatuko dira (taldeak adostutako egunetan hile hauetan: urtarrila, martxoa, apirila, ekaina eta iraila). Otsaila, maiatza eta uztaileko praktika saioak ostegunetan izango dira, 17:00etatik-20:00etara, Harrobian. Eider Sainz formatzaileak zuzenduko ditu eta Birgit Fritz edo Ronald Matthijssenek gainbegiratuko dituzte. Guztira 9 praktika saio egongo dira. Horrez gain, ostegun goizetan tutoretza klaseak hartzeko aukera izango dute partehartzaileek. Ikasitakoa praktikan ipintzeko aukera paregabea izango da.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago

Ondarearen Europako jardunaldiak: arkitektura-ondarea
Oinezko ibilbide gidatua: “Gernikaren berreraikitzea gerra ostean” urrian egiten diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
