Afaloste. Elkarbizitza pil-pilean Laborategi gastronomiko soziala 2018-2019
2021-01-21
-
2021-02-07
Aurkezpena
Liburua: Afaloste. Elkarbizitza pil-pilean Laborategi gastronomiko soziala 2018-2019
Afaloste, laborategi gastronomiko-soziala da. Bertan, talde anitz eta belaunaldi arteko bat txoko edo elkarte gastronomiko batean elkartzen da. Elkarrekin jan eta hitz egiten dute, Euskadik hamarkadetan zehar pairatutako jatorri politikoko indarkeria garaian, bakoitzak izandako esperientziaren inguruan.
Bai Memorialab ekimena eta bai Afaloste ikerketa-ekintza ikuspegian oinarrituta diseinatu dira. Nolabait, urteetan zehar (2013-2020) elkar elikatzen doazen ekintza- eta gogoeta-zikloak uztartzen dituzte.
Ikuspegi ebolutibo honek eragin du Afaloste Memorialab-etik sortu izana modu naturalean, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroaren babesari esker, beharrizan sozial bati erantzuteko.
Erakunde sustatzaileek ikasi eta egokitu egin ahal izan dira etengabe, horrekin ikerketa/ekintzaren hari iraunkorrari eutsiz. Ikaskuntza organizazional honek garaiko izpirituari (zeitgeist) erantzuten dioten gizarte-ekimen berritzaileak inplementatzeko balio du, Afaloste kasu.
Dokumentuaren egileak:
Iñigo Retolaza Eguren, Koordinatzailea
Iratxe Momoitio Astorkia, Gernikako Bakearen Museoa
Rocío Salazar Torre, Bakeola-EDE Fundazioa
Argitalpena Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroarentzat egina.
Argitaratzailea: Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa
Kontaktua
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Antolatzaileak
Erakusketa-aretoa
Erlazionatutako argitalpenak
Gehiago
Ekintzak
Museoko audiogidak eskuragarri daude jada webgunean
2026-07-23
-
2027-12-31
Aldi baterako jarduera
Srebrenicako Ama
2026-07-09
-
2026-12-31
“Srebrenicako Ama” obraren instalazioa, Srebrenicako genozidioaren oroitzapenaren nazioarteko eguna ospatzeko.
Aldi baterako jarduera
Amaituta
Udalekuak (2025)
2025-09-01
-
2025-09-05
Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza Arloak Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera haurrei zuzendutako udalekua antolatu du irailerako.