Memoritour (irailak 16)
Euskadin dauden Gerra Zibilaren biktimen omenez egindako zenbait memoria leku eta monumentu ezagutzea du helburu Memoritourrak. Hiru Memoritour antolatzen ditu, Jesús Alonso Carballés katedratiko eta adituaren gidaritzapean.
Memoritour (irailak 16)
Gernikako Bakearen Museoak, bere 20. urteurrena dela eta, Euskadin dauden Gerra Zibilaren biktimen omenez egindako zenbait memoria leku eta monumentu ezagutzeko, hiru Memoritour antolatzen ditu, Jesús Alonso Carballés katedratiko eta adituaren gidaritzapean Jesús Alonso Carballés.
Egun osokoa izango da eta ibilbidea hau da: Gernika, Durango, Otxandio, Legutio, Vitoria-Gasteiz.
Bilbotik irteera 8:30an izango da Moiua plazatik eta iritsiera 18:30an.
Gernikatik irteera 9:15etan izango da autobus geltokitik eta iritsiera 19:15etan.
Ekintza hau doan da baina plaza mugatuak daude eta izena ematea beharrezkoa da.
Izen-ematea: Izen-emate horria
Irailak 16, igandea
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrena
“Gernikako bonbardaketa gogoan” lelopean, Gernikako Bakearen Museoak bonbardaketaren 89. urteurrenerako prestatu duen programa aurkeztu nahi dizuegu 2026. urte honetan.
Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria 2026
“Global Sumud ontzidia humanitarioa” eta “Armeniaren eta Azerbaijanen arteko bake-akordioa“, “2026ko Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria” jaso dutenak, elkarrizketa, memoria eta gatazken konponbide baketsua sustatzeagatik.
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Jolas hauek sustatzen dituzten balioak familian lantzea da helburua: lankidetza, taldean jolastea inor kanporatu gabe, bata besteagandik ikasi…