ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Espetxean 1937-1942: Semilla de libertad

1999-01-04 - 2003-12-04

Aurkezpena

Espetxean 1937-1942 erakusketa, askatasunaren alde borrokatu ziren milaka gizon eta emakume haien gorazarre eta errealitate latz, zail eta beti tragikoaren, gerraondoko kartzeletako errealitatearen oroigarria da.

Objetu ezberdinek, argazkiek, espazioaren berregiteak, ikurrek, agiriek… gerraondoko kartzeletara eramango zaituzte eta preso haien bihotzaren ateak irekiko dizkizute.

Haiek esperientzi eta sentimenduez mintzatuko zaizkigu, zapuzketez eta sufrimenduez; baina baita itxaropen eta ametsez ere. Haien lekukotasunek ez zaituzte axolagabe utziko, zirrara eragingo dizute.

Erakusketa hau bizitzen duzunean, gure belaunaldietako batzuk markatu zituen aldi baten gakoak pixka bat hobeto ulertuko dituzu eta heriotz zigorraren kontrako aldezpide bat denaz ohartuko zara.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus