GERNIKA!
1999an, Cromartyko itsasadarraren ertzeko aerodromo militar izandako batean, Eskoziako Highlandsen, behin ere egin gabeko erakusketa bat gauzatu zen: Gernika!. Erakusketa horrek Euskal Autonomia Erkidego, Nafarroa, Eskozia, Ingalaterra, Ipar Irlanda et Kubako artisten obrak bildu zituen, proiektu txundigarri eta sinboliko batean, arte abangoardistaren hastapenetako koadro bat eta XX.mendeko funtsezko gertaera bat ardatz izanik. Koadroa Picassoren “Guernica” da, eta gertaera Espainiako Gerra Zibila. Gernika eta Durango herrien bonbardeaketa izugarria eta arte garaikidearen mundu nahaspilatua elkarri lotzea ezohiko proiektutzat jo zen. (…)
Ondoko artisten lanak sartu dira proiektu honetan: Jose Luis Zumeta, Juan Ugalde, Nelson Villalobo, Una Walker, Liz Ogilvie, Andrew Stenhouse, Tony Grady eta Iñaki Eleizalde zinemagilea. (…)
Erakusketa honek Eskozia, Eibar eta Iruñan gauzatu ondoren, Gernika-Lumon bukatu du bere ibilaldia, Picassoren “Guernica” iradoki zuen herrian hain zuzen ere. Hau dugu bederatzi artista hauek Gernika Museoa: Bakearen Museoan elkartzeko arrazoia ere.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus