ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Memoria historikoa: Frankismoaren ondorio saminei buruzko erreportaje grafikoa

2016-04-07 - 2016-09-18

Aurkezpena

Gerra Zibiletik Francoren diktadura amaitu arte, ehunka mila pertsona hil zituzten Espainian, politikari, ideologiari edo erlijioari lotutako arrazoiengatik. Gaur egun, milaka senitartekok oraindik ere ez dakite familiako kide horiei zer gertatu zitzaien, edo non dauden. Maiatza plazako amak bezala, haiek ere astero joaten dira Madrilgo Sol plazara. Senitarteko desagertuen argazkiak eskuetan daramatzatela, egia, justizia eta ordaina aldarrikatzen dituzte.

Jehanne van Woerkom artistak frankismoaren ondorio saminak nabarmendu ditu Memoria historikoa izeneko fotomuntaketa-lanean: Sol plazan, hilerrian egindako omenaldietan eta manifestazioetan elkartu nintzen biktimekin eta haien senitartekoekin. Behatu, entzun, galdetu, grabatu eta gaur egun arte bizirik diraun tragediari aurpegia jartzeko ahalegina egin nuen…

Espainiako lurra hobi komun handia da. Eten bedi behingoz isiltasuna!

Memoria Historikoa-ri buruzko erakusketa honekin, Jehannek Frankoren diktadurapean egon ziren biktimak eta bere familiak omendu nahi ditu. Nire lana egia, justizia eta erreparazioa bilatzearena da baita hauxe berriro gertatu behar ez denaren mezua zabaltzearena ere.

Erlazionatutako argitalpena
Lotutako ekimenak

Memoria historikoari buruzko nazioarteko 1. mintegia: Memoriaren memoria eza

Memoria historikoari buruzko nazioarteko 2. mintegia: Memoriarako artea

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus