Berreraikuntza Gerra Zibil ostean
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruak (CDBG), antolatzen dituen ekintza kulturalen artean, erakusketa bibliografikoak daude, bere funtz bibliografikoak ezagutarazteko asmoz.
Oraingoan, Gernikako bonbardaketaren 78. urteurrenean, gerraondoko ondarearen berreraikuntza azaltzen duten liburuak jarriko dira ikusgai. Aipagarrienak ‘Dirección General de Regiones Devastadas’-ek egindako lanak azaltzen dituztenak dira, gerra garaian hondatu ziren herrien berri ematen dutena, baina batez ere, Gernikako berreraikuntzako planak aipatzen dituztenak.
Erakusgai dauden liburu guztiak Dokumentazio Zentruaren artxibuan gordetzen dira eta jakinmina duten guztientzat daude eskuragarri.
Erakusketa bibliografiko honekin batera, museoak gai berari buruzko aldi baterako erakusketa bat erakusten du beheko solairuan , Ondarearen Berreraikuntza Gerraosteko Aroan: Gernikako Eskualde Suntsituak izenburupean.
dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus