Inoiz ez gehiago! 1936-1939 gerrako irudiak

Inoiz ez gehiago! 1936-1939 gerrako irudiak Sabino Arana fundazioak argitaratutako izenburu bereko liburutik hautatutako irudirik onenen bilduma da -100 baino gehiago-, 36ko Gerran zehar Euskadik jasan zuen indarkeria islatzen duten irudiena…

Eusko Jaurlaritza eta Gerra Zibila

Oraingo honetan Eusko Jaurlaritzaren jokaera Gerra Zibilean azaltzen da, Estatutua onartu eta Eusko Jaurlaritza sortu zirenetik 1937ko ekainean Francoren ejerzitoak Bizkaia menperatu zuen arte.

Condor Legioa

Kondor Legioaren laguntza erabakigarria izan zen Franco Jeneralak Gerra Zibilean garaile ateratzeko. Hugo Sperrle Jenerala eta Estatu Nagusiko burua zen Wolfram von Richthofen koronelaren agindupean zegoen Alemaniako unitate militar honen helburuetako bat metodo eta borrokatzeko estrategia berriak esperimentatzea izan zen, hau da, 1936an ‘hurrengo gerra’, Bigarren Mundu Gerrara begira.