Monumentuak: ikusteko poemak
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerara arte biktima frankistak nonahikoak izan baziren ere, biktima errepublikarren memoriak alderantzizko bidea egin du, pasa baitira diktadurak zigor bezala ezarritako ahanzturaren zulotik gaur egun ikusgarritasun ukaezina izatera.
Azken hauek oinarritzat hartuz, monumentuen gaineko hausnarketa egingo dugu gure historia eta memoria historikoaren parte baitira. Ondoren, parte hartzaileak artista bihurtuko dira eta ikusteko poemak sortuko dituzte Brossa eta Madoz erreferente modura hartuta.
Memoria historikoarekin lotutako monumentuak.
Museoak jartzen du behar den guztia.
14 – 18 urte
Gutxienez 10 pertsona eta gehienez 20.
Ordu eta laurden
60€ taldeko
Euskara, gaztelera eta frantsesa
Helburu nagusiak:
- Euskadin gerra zibilaren ondorioz izan ziren biktimen omenez egindako lanak ezagutzea
- Poema bisualen aurkezpena
- Objetuekin metaforak egitea edo bigarren zentzua bilatzea
- Monumentuen hauskortasunaz jabetzea
Bigarren mailako helburuak:
- Arte garaikidea ikusi, aztertu eta gozatzearen ohitura sortzea
- Kontzeptu artistikoak antzematen eta interpretatzen ikastea
- Iritzi-aniztasunarekiko errespetua sustatzea
- Pentsamendu kritikoa errazten dituzten dinamikak sustatzea
- Sormena lantzea
1. ARIKETA: Hausnarketa: herriko monumentuak
Herri bakoitzak dituen monumentuen azterketa laburra egingo da, hasieran zuten helburuak bete diren hausnartzeko.
2. ARIKETA: Ikusteko poemak
Parte hartzaileak artista bihurtuko dira eta gaian adituak diren artistak oinarritzat hartuta (Brossa, Madoz…) ikusteko poemak sortuko dituzte ohiko objektuekin.
3. ARIKETA: Erakusketaren inaugurazioa
Talde bakoitzak bere poema aurkeztu eta azalduko du.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz (00 34) 94 627 0213 zein posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Más talleres

Gernika eta albiste faltsuak
Batxilergoa DBH“Gernika eta albiste faltsuak” tailer didaktikoa etikaren eta historiaren arlo tematikoak lantzeko pentsatuta dago, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketa bezalako gertaera puntual baten bidez. Faltsututako albisteen edo “fake news”-en egungo…

Monumentuak: ikusteko poemak
DBHHirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerara arte biktima frankistak nonahikoak izan baziren ere, biktima errepublikarren memoriak alderantzizko bidea egin du, pasa baitira diktadurak zigor bezala ezarritako ahanzturaren zulotik gaur egun ikusgarritasun ukaezina…

Memoriarako artea
Lehen HezkuntzaParte-hartzaileek gerrarako armak eraldatuko dituzte eta artearen bidez bakerako figurak bihurtuko dituzte.