Bisita gidatua

Informazioa

Egunak

Uztailaren 1etik abuztuaren 30era (uda)
Abenduaren 5etik 8ra (zubia)
Data horietatik kanpoko bisitetarako galdetu museoan

Orduak

17:00etan gazteleraz

Sarrerak

Bisitaren egunean bertan eros dezakezu zure sarrera museoko harreran edo aldez aurretik interneten (gutxienez 24 ordu lehenago).

Hizkuntzak

Museoko erakusketa iraunkorreko testuak euskaraz eta gaztelaniaz daude, baina museoak itzulpenak biltzen dituzten koadernoak eskaintzen ditu ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz eta portugesez.

Ikus-entzunezkoen hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke (00 34) 94 627 0213 telefonora deituz edo posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus

Gernikako Bakearen Museora sarrera

Oroitzapenerako museoa, etorkizunerako museoa.

Bisitaren informazioa

Gernikako Bakearen Museoa bisitatzeko asmoa duzu eta bisita prestatzea gustatuko litzaizuke? Jarraian, informazio praktikoa aurkituko duzu: nola iritsi, ordutegiak, irisgarritasuna, zerbitzuak eta bisitaren baldintzak.