Zer da bakea?


Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia.

Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak?

Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake-irakaspen eredugarria, baita munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk ere.

Bizitako bonbaketa

Gernikako bonbardaketaren lekukoek, bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez.

Zer gertatzen da gaur egun munduan giza eskubideekin?

Giza eskubideei buruzko hausnarketa eginez, Picassoren Guernica koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko.

Atal honetan, gure bisita gidatuei buruz behar duzun informazio guztia aurkituko duzu (libreak nahiz taldekoak).

Bisita gidatua erreserbatu

Atal honetan, Gernikako Bakearen Museoari buruzko galdera ohikoenetako batzuen erantzunak aurkituko dituzu.

Zure galderak erantzuten ditugu

Museoa pertsona guztientzako irisgarria izan dadin ari gara lanean. Kontsultatu museoaren irisgarritasunari buruzko informazioa eguneratuta agertzen den dokumentua.

Gernikako Bakearen Museoko irisgarritasun-plana 2025

Gernikako Bakearen Museoa kide den sare eta elkarte nazional eta nazioartekoak:

Begiratu gure sareak