Ikerketa Italian


Investigación

Gerra Zibila ikertzeko atalik garrantzitsuena Ufficio Spagna da, Italiako Atzerri Arazoetarako ministroak, Galeazzo Cianok sortua. Bertan aurki ditzakegu 1937ko urtarriletik martxora bitarteko Espainiako egoerari buruzko txostenak; Euskal Herriko egoeraren aipamen ugari daude bertan.

– Euskal nazionalistekin negoziaketak (1937ko apirilaren 5a).
– Francoren eszeptizismoa Bilboko errendizioa dela eta (1937ko apirilaren 12a).
– Frankistek Bilboko errendiziorako proposatutako baldintzak (1937ko apirilak 25).
– Cavaletti kontsulak Bilboko errendizioa dela eta euskal ordezkariekin izandako bileraren txostena (1937ko maiatzaren 11a).
– Cianok Cavaletti-ri emandako agindua euskal ordezkariek kontaktua eteteko (1937ko maiatzaren 5a).
– 1937ko martxoaren amaieratik euskal ordezkariekin izandako negoziazioen laburpena (1937ko ekainaren 29a).
– Euskal batailoien erredizioa nola egin zitekeen azaltzen zuen oharra Alberto Onaindia kanonigo abertsalearen eskutik (1937ko uztailaren 7a).
– Italiako enbaxadorearen txostena: Francorekin izandako elkarrizketa azaltzen du, amore emandako euskaldunen jarrerari eta heriotza zigorrak bertan behera uzteari burukoak (1937ko irailak 18).
– Juan Ajuriaguerraren heriotz zigorraren konmutazioari buruzko oharra (1937ko abenduaren 15a).
(1.000 dokumentu baino gehiago).

Italiako Stato Maggiore dell’Esercitoko agiritegian Bizkaian egindako operazio militarren gaineko informazio garrantzitsua dago. Dokumentu motak aipatzen baditugu, Euskadin italiarrek izan zuten parte-hartzeari buruzko txostenak, mapak eta argazkiak aipa daitezke.

Burdin Hesia, 1937ko italiarren eta euskal nazionalisten akordioak eta euskal batailoien errendizioa dira dokumenturik interesgarrienak.

Campagna di Spagna 1936-1939 funtsa da aipagarriena, VS/1 katalogo-zenbaki topografikoduna; bertan, Aviazione Legionariak zenbait herritan egindako bonbardaketen ondorioak erakusten dituzten 300 argazki daude.

Italiako Stato Maggiore dell’Esercitoko agiritegian Bizkaian egindako operazio militarren gaineko informazio garrantzitsua dago. Dokumentu motak aipatzen baditugu, Euskadin italiarrek izan zuten parte-hartzeari buruzko txostenak, mapak eta argazkiak aipa daitezke.

Burdin Hesia, 1937ko italiarren eta euskal nazionalisten akordioak eta euskal batailoien errendizioa dira dokumenturik interesgarrienak.

Campagna di Spagna 1936-1939 funtsa da aipagarriena, VS/1 katalogo-zenbaki topografikoduna; bertan, Aviazione Legionariak zenbait herritan egindako bonbardaketen ondorioak erakusten dituzten 300 argazki daude.

Italiako Kanpo Arazoetako Ministeritzako Agiritegi diplomatikoan (Erroma), Archivio Storico Diplomatico, Ministerio degli Affari Esteri-n egin den ikerketaren jarraipena, 2011ko martxoan.

Italiako Kanpo Arazoetako Ministeritzako Agiritegi diplomatikoan (Erroma), Archivio Storico Diplomatico, Ministerio degli Affari Esteri-n egin den ikerketan, 2010eko azaroan, Affari Politici, Ufficio Spagna eta Fondi di Guerra-Guerra di Spagna dokumentuak aztertzen aritu dira. Euskal Herriko Gerra Zibilari buruzko ikerketa sakona egiteko ezinbesteko dokumentuak dira. Bizkaiko kanpainari buruzko italiar tropen txostenak, Santoñako paktua eta euskal batailoien errendizioa ulertzeko dokumentu garrantzitsuak dira.

Centros consultados

Ufficio Storico dell Stato Maggiore dell’Aeronautica Militare (Erroma)
Helbidea: Viale dell’Università, 4
00185, Roma.
Telefonoa: [+39] 06/49865724
E-maila: archiviostorico@aeronautica.difesa.it
Webgunea

Ufficio Storico dell Stato Maggiore dell’Essercito (Erroma)
Helbidea: Via Lepanto 5
00192 Roma​.
Telefonoa: [+39] 3351888326
E-maila: statesercito@esercito.difesa.it
Webgunea

Archivio Storico Diplomatico. Ministero degli Affari Esteri (Erroma)
Helbidea: Piazzale della Farnesina 1
I-00135 Roma.
Telefonoa: [+39] 06/3691 + 3213, 3295, 3035, 3235.
E-maila: archiviostorico@esteri.it
Webgunea

Archivio Centrale dello Stato (Erroma)
Helbidea: Piazzale degli Archivi, 27
00144 Roma.
Telefonoa: [+39] 06 545481
E-maila: acs@cultura.gov.it
Webgunea

Biblioteca Nazionale Centrale (Erroma)
Helbidea: Viale Castro Pretorio, 105,
00185 Roma.
Telefonoa: [+39] 06 49891
E-mail: bnc-rm.infobib@cultura.gov.it
Webgunea