Bisitak libreak zein gidatuak izan daitezke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi museoa@bakearenmuseoagernika.eus helbidera.

Hezkuntza proiektua

“Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika 1937”-ren helburua Gernikako Bakearen Museoa zuzentzea, mantentzea, kontserbatzea eta sustatzea da. Museoak Gernika-Lumoko bonbardaketaren, Gerra Zibilaren eta gerraostearen historia eta memoria sustatzeko eta zabaltzeko edukiak eta dokumentazioa bildu, gorde eta erakutsiko ditu. Gernikako Bakearen Museoko hezkuntza jarduerek proposamen multzo zabala eskaintzen dute, adin tarte desberdinei zuzendurik: haurrak, familiak, gazteak, nagusiak,…

Ikastetxeentzat

Hezitzaileentzako hezkuntza-baliabideak, tailerrak eta informazioa.

Familientzat

Hilean behin igande batean familientzako jarduerak, informazio interesgarria eta askoz gehiago.

Beste publiko batzuentzat

Helduentzako, aisialdiko taldeentzako eta abarrentzako jarduerak eta baliabideak.

Ikasi online

Baliabide digital hauekin Bakeaz, Giza Eskubideez, Gernikako Bonbardaketaren historiaz, Gernikako Bakearen Museoaz eta askoz gehiagoz ikasteko aukera izango duzu.

Aprende online

Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza eta Kultura Ekintzako Arloak (DEAC) helburu hauek lortu nahi ditu:

  • Gernikako Bakearen Museoaren esperientzia positiboa eskaintzea.
  • Bake hezkuntza, balioetan heztea eta Museoaren gai historikoak (Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketa, erbestea eta Gernika-Lumoren historia oro har) bisitariari (eskola-umeari, familiari, taldeari…) hurreratzea.
  • Bisitariak Museoaren gai nagusi bien inguruan (Historia eta Bake-kultura) pentsatu, hausnartu, balioztatu eta jardutera bultzatzea.
  • Hausnarketa, sentimenduak, sentsazioak eta ezagutzak esnaraztea.
  • Bake-kulturan eta historiaren ezagutzan heztea.
Berritasunak
Tailerrak

Gernikako Bakearen Museoa banaka bisita daiteke. Ibilbidea zeure kontura egin dezakezu edo bisita gidatu batean izena eman.

Bisita erreserbatu

Gernikako Bakearen Museoa taldean bisitatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan erreserba egiteko. Bisitak libreak zein gidatuak izan daitezke.

Bisita erreserbatu

Gernikako Bakearen Museoa banaka bisita daiteke. Ibilbidea zeure kontura egin dezakezu edo bisita gidatu batean izena eman.

Bisita erreserbatu

Kontsultatu haurrak babesteko nazioarteko estandarretan oinarritutako protokoloa. Horri gehitu behar zaizkio gure erakundearen datuak babesteko politikak.

Haurrak babesteko protokoloa

Etengabeko hobetze plana garatzen ari gara, pertsona guztiei museorako sarbide egokia bermatzeko. Dokumentu honetan museoaren irisgarritasunari buruzko informazioa eguneratuta dago.

Gernikako Bakearen Museoko irisgarritasun-plana 2025