ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

S.T.O.P. Okupatutako Lurralde Palestinarretan bizi irauten

2009-07-01 - 2010-02-21

Aurkezpena

Berrogei urtetan dirauen gatazkaren ondorioz, Lurralde Palestinar Okupatuetako biztanleak muturreko egoeran daude. Bertako biztanleen erdia baino gehiago pobrezian bizi da, eta 1,2 miloi pertsona nazioarteko laguntza behar izanean daude. Milaka palestinarrek egunero egin behar diete aurre 500 segurtasun kontrol baino gehiagori, aurrera jarraitzen duen 400 km-ko hormari eta israeldarrek bakarrik erabil ditzaketen errepideei.

Indarkeriak eta segurtasunik ezak eragin larria dute biztanleriaren osasun fisiko eta mentalean eta eragin hori areagotu egiten da Gazako Lerroa itxita dagoelako eta Zisjordanian eta Jerusalen ekialdean mugimenduak mugatuta dituztelako.

Munduko Medikuak erakundeak eta Luis Valtue�a Argazkigintza Humanitarioko XI. Nazioarteko Sariaren irabazle den Giovanni Marrozzinik S.T.O.P. Okupatutako Lurralde Palestinarretan bizi irauten erakusketan gatazkaren ondorioak dokumentatu dituzte, bertako biztanleen testigantzei esker. Protagonista horien itxaropen eta etorkizun ezaz gain, kontrol, miaketa eta bonbardaketen istorioek palestinarrak hainbeste beldurtzen dituzten eskualdera garamatzate.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus