ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Picassoren Guernica

2017-05-03 - 2017-09-24

Aurkezpena

Picassoren ‘Guernica’ri buruzko monografien erakusketa zabaldu du, irailaren 24a arte, Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruak.

Erakusketa 1937ko apirilaren 26an Condor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak Gernikan egindako bonbardaketaren 80. urteurrenarekin bat dator.

Erakusgai dauden monografia guztiak Dokumentazio Zentruan gordetzen dira eta interesa duten guztientzat egongo dira eskuragarri.

Dokumentazio-zentro honek bere funtsak ezagutarazteko aldizka antolatzen dituen erakusketa bibliografikoen barruan sustatu da erakusketa.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus