ERAKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA

Memoria eta erbestea

2021-07-01 - 2022-03-08

Aurkezpena

Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak erakusketa bibliografikoak antolatzen ditu bere funts bibliografikoak zabaltzeko. Oraingo honetan, Memoria eta Erbestea da gaia.

Gerra Zibilean matxinatuen garaipenak milaka pertsona beste herrialde batzuetara joatera behartu zituen, arrazoi politiko edo ideologikoengatik. Horietako asko ez ziren inoiz itzuli, eta beste batzuk hamarkadak egin zituzten erbestean. Erakusketa bibliografiko honetan, erbestean zeuden pertsonen bizipenak jasotzen dituzten liburuak daude, lehen pertsonan kontatuta edo hirugarrenek bildutako ahozko zein idatzizko lekukotasunen bidez.

Azaldutako dokumentu guztiak zentroko gordailuan gordeta daude, eta interesa duten guztiek kontsultatu ahal izango dituzte.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus