ERAKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA

Korrespontsalak Espainiako Gerra Zibilean

2014-04-01 - 2014-09-14

Aurkezpena

Korrespontsalak Espainiako Gerra Zibilean erakusketa gai honi buruzko liburu aipagarrien erakusketa bibliografikoa da.

Gerra Zibilak nazioartean interes handia piztu zuen eta munduko hedabide askok korrespontsalak bidali zituzten gerraren berri eman zezaten. Bando biak informazioa kontrolatzeak zuen garrantziaz jabetu ziren eta prentsa propaganda egiteko modua bihurtu zen.

Gernikako bonbardaketa honen eredu argia da, nazioartean eragin handia izan baitzuen baina gertatutakoa azaltzeko orduan herrialdeko korrespontsal bakoitzak bere modura azaldu zuen.

Erakusketa honetan gure iritziz garrantzitsuenak direnak jarri ditugu eta prentsa idatzizko eta grafikoko korrespontsalen lana erakusten dutenak: George L. Steer, faxisten Gernikako basakeria nazioartean zabaldu zuena, edo Robert Capa, gerrako erreportari grafiko garrantzitsuena, edo baztertu ezinezko Ernest Hemingway, Gerda Taro edo George Orwell.

Gizon eta emakume hauek irakurleengan eragin zuten eta arrisku handiak jasan arren, beraien lana adore eta talentu handiz egin zuten.

Liburu hauez gain, Gernikako bonbardaketa azaltzen zuen artikulua agertzen den The Times eta The New York Times-en originalak ere erakusgai daude (1937/04/28).

Erakusketa bibliografiko hau Gernikako Bakearen Museoko 2. solairuan egongo da ikusgai, apirilaren 1etik irailaren 14 arte.

Erakusgai dauden liburuak Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruaren funtsen parte dira eta bertaratuz gero, nahi duen guztiak ikusgai izango lituzke.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus