ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Kids’ Guernica: NAZIOARTEKO BAKEAREN ALDEKO ARTE PROIEKTUA

2012-06-28 - 2012-10-14

Aurkezpena

Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrena dela eta, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa zentroak eta Gernikako Kultur Etxeak, ‘Kids’ Guernica’ Nazioarteko Bakearen aldeko Arte proiektua antolatu dute, Gernika-Lumoko Udala eta Fundación 2012 Fundazioaren Patrozinioari esker.

‘Kids’ Guernica’ nazioarteko proiektua, 1995ean, Toshifumi Abe (Japon), Tadashi Yasuda (Japon), Kaoru Mizuguchi (Japon) eta Tom Anderson (EEBB)-ek sorturikoa da, Hiroshimako bonbaren 50.urteurrena gogoratu nahiean. Munduko hainbat lekutako haurrek sorturiko margolan erraldoi askoren erakusketa da, hots, Picassoren “Guernica”ren tamainuko muralak (3,50×7,80m).

Gernika-Lumon, eta Euskadiko beste zenbait tokitan erakusgai egongo den erakusketa hau Boris Tissot (Frantzia) eta Gabriel Felder (Italia) –biek ‘Kids’ Guernica’ Internationaleko kideak—jaunei esker posiblea izan da. Gaur egun Takuya Kaneda jauna da ‘Kids’ Guernica’-ko arduraduna (Kids’ Guernica-ren weba). Erakusketa honetan inguruko eskola askoren partehartzeaz gain, komertzianteen elkartea eta beste hainbat enpresen laguntza izan dugu.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus