Irakatsi gabeko ikasgaia: Espainiar Gerra Zibila eskolako eskuliburuetan
Gaur egun, Espainiako Gerra Zibila hasi zenetik 70 urte pasa direnean, zelan zabaltzen dugu oroimen hori? Zelan adierazten diegu gure gazteei erabiltzen dituzten testu liburuen bidez historiako pasarte garrantzitsu hori?
Erakusketa honetan, 1939 urtetik gaur egunera arte eskolako eskuliburuetan Gerra Zibilaren tratamendua zelakoa izan den lantzen da. Bertan arreta berezia jartzen zaio frankismo garaian egindako manipulazio zein ezkutatzeei eta demokrazia garaian emandako tratamendu objetiboagoari. Horretarako Euskadin, Espainiako beste autonomietan eta Frantzian egon diren eskuliburuen azterketa zehatza egiten da.
museoa@bakearenmuseoagernika.eus