ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Hegan egitea debekatuta: haurtzaroa eta gatazka armatuak

2012-09-21 - 2013-03-17

Aurkezpena

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak (Donostiako Udala) antolatuta, Save the Children-en ‘Hegan egitea debekatuta: haurtzaroa eta gatazka armatuak‘ erakusketak 36 irudi biltzen ditu, ospe handiko 16 argazki-kazetarirenak: Mariano Agudo, Chema Barroso, Miguel Berrocal, Alejandro Carra, Agustín Catalán, Ángel Colina, José Luis de la Cuesta, Manuel Charlón, Corinne Dufka, Ramón Jiménez, Kim Manresa, Rafael Marchante, Gervasio Sánchez, Ilya U. Topper, Eduardo Urdangaray eta Jorge Zapata.

Testuak eta argazkiak uztartu egiten dira gatazka armatuek haurren munduan duten eraginaren zazpi alderdi erakusteko. Haurren doktrinamendua aztertzen dute, aberriaren edo beste edozein idealaren alde etorkizunean bizia emango duten soldadu bezala, haur soldaduen bizimodua dokumentatzen dute, beren familien suntsipena erakusten dute, pertsonen aurkako minen ondorio ikaragarriak adierazten dituzte, bonbardaketen eraginez errefuxiatuta edo desplazatuta dauden haurren arrastoari jarraitzen diote, gerraren osteko garaiaren proba gogorra jasotzen dute, haurrak nagusi bihurtu behar direnean behar baino lehenango, eta galdutako haurtzaroa berreskuratzeko, traumak gainditzeko eta bakea irakasteko ahaleginetara hurbiltzen gaituzte.

Erlazionatutako argitalpena
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus