ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak

2012-03-23 - 2012-05-10

Aurkezpena

Fundación 2012 Fundazioak antolaturiko “2012 Euskadi, Bakea eta Askatasunaren aldeko kulturen urtea”n –Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagoen– aldi baterako erakusketa honek balio handiko lan multzo bat eskaintzen du; lan horien egileak hamabost herrialdetako hogeitamahiru argazki-kazetari ezagun dira, eta premisa bakarra erabateko askatasuna izan da. Era horretan, erronka konplexu bati erantzun diote: beren artxibo marduletatik ateratako irudi bakar batez adieraztea gizakiarentzat oso kategorikoak diren Gerra eta Bake kontzeptuak. Hala, bere ikuspegiagatik beragatik, erakusketa honek argazki-eklektizismoaren zordun den ikusmen-aberastasun handia eskaintzen du, alor guztietan: gaiak, argumentua, teknika eta bereizmena. Une desberdinak denbora eta toki aldetik, kasu askotan berez dagokien gordintasunarekin. Errealitatearen notario hauen bidaia partikular bat, gerraren infernuetara eta bakearen paradisuetara, azken horiek askoz ere partikularragoak.

Erlazionatutako argitalpena
Bideoak

Aurkezpen bideoa: Gerra

Aurkezpen bideoa: Bakea

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus