Gernikar emakumeak XX. mendean: ahotsak eta bizipenak
Ikerketa eta erakusketa honen bidez, XX. mendeko gernikar emakumeak eta Gernikan lan eta bizi izan diren emakumeen ahotsak eta bizipenak berreskuratzen saiatu gara, hiru atal nagusi landuz:
1. Emakumeak egunerokotasunaren esparruetan
2. Emakumeek herrian egindako ekarpenak
3. Emakume begiradak bonbardaketan
Ikerketa eta erakusketa hau zenbait hitzaldi, tailer didaktiko, ekintza (Oihulari Klown, Toti Mrtinez…) etab-ez osatua egon zen, emaitza moduan erakusketa, liburua eta web orrialdea izan zituelarik.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus