ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak

2013-03-23 - 2013-09-15

Aurkezpena

Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objektuak erakusketak, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkari buruzko ikuspuntu eta esperientzia ugari biltzen ditu. Erakusketa honek istorio desberdinak erakusten dizkigu zenbait objekturen argazkien bidez. Argazki guzti hauek objektu bakoitzari dagokion azalpen etiketa izango du, objektuaren jabeak idatziriko azalpena erakutsiz.

Erakusketaren helburua ez da historiako bertsio bakar batetara heltzea, eskarmentu desberdinetako pertsonek beraiek bizi izandakoaz hitz egitea baizik. Gune abertzaleetan abisuetarako erreminta bezala erabiltzen zuten zabor-edukiontzi bateko estalkia, segurtasun indarrek erabilitako balen kontrako paper-eusgailua edota unionisten lema ezaguna den “Ulsterrek EZETZ dio” inprimatuta duen pospolu-kaxa hau erakusketa honetarako mailegatu dituzten objektu anitzen argazkien adibide sinplea baino ez dira. Objektu hauen atzean dauden istorioek pertsona, komunitate eta erakundeen eguneroko bizitza eta oroitzapenen ikuspegia eskaintzeaz gain, gatazka honen izaera, zergatiak eta efektuak esploratzen laguntzen diete bisitariei.

Healing Through Remembering (Oroipenaren bidez Sendatzea) komunitate ezberdinen arteko erakunde zabala da. Erakunde hau, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkari buruzko ikuspuntu politiko ezberdinak dituzten kideek osatzen dute. Bada amankomuneko helburu bat haiek elkarrekin lanegitera bultzatzen dituena, hots, Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkak utzi duen ondarearekin nola bizi.

Argitalpenak
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus