ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Fernando Hierro. Gernikako historia akuarelen bidez.

1998-01-02 - 2001-12-31

Aurkezpena

Erakusketa honek Gernikako historia erakusten digu, I.mendean hasi eta XX.mendera iritsi arte, bonbardaketa aurreko garaira.

Gerturatzen den bisitariak Gernikako hastapenak ezagutu ahal izango ditu eta bere burua Kosnoaga mendiko tontorrera eraman ahal izango du; erromatarrak ikusiko ditu Urdaibaiko lurraldean zehar, itsasoko komunikabide garrantzitsua eta Santiago bidetik hurbil dagoen igarobidea.

Aurrera eginez, bisitariak ikasi ahal izango du Gernikako hiria Tello konteak eratu zuela 1366ko apirilaren 28an, eta gero Erdi Aroan zehar nola antolatu zen Ikusiko du; Gaztelako erregeek Foruak Gernikako arbolaren itzalpean sinatzen zutela ikusiko du, nola batu ziren Gernika eta Lumo (XIX. Mendean) eta nola egituratu zen hiria XIX.mendearen azken urteetan eta XX.mendearen lehenengotan (azken akuarela 1937ko apirilaren 26koa da, bonbardeaketa egunekoa).

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus