Espainiako Gerra Zibila zineman
Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroak, bere kultur jardueren barruan, erakusketa bibliografikoak antolatzen ditu bere funtsak erakusteko. Oraingoan prestatu duguna Espainiako Gerra Zibila zineman da. 2014ko irailaren 15ean zabaldu zen eta 2015eko martxoaren 29ra arte izango da erakusgai museoko bigarren solairuan.
Erakusgai dauden liburu guztiak Dokumentazio Zentroaren artxiboan gordetzen dira eta jakin-mina duten guztientzat daude eskuragarri.
Erakusketa ikusteaz gain, interesa duenak, erakusketaren bertsio birtualera jo dezake eta erakusketarekin lotuta dauden materialak deskarga ditzake.
dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus