ERAKUSKETA IRAUNKORRA

Erakusketa iraunkorra

2003-01-08 - 2035-01-01

Aurkezpena

Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia.

Lehen ardatz edo galderak hurrengo geletara hurbiltzen gaitu:

Bakearen bideak

  • Bake hitzartua
  • Barruko bakea
  • Planeta urdina, bakearen planeta
  • Eguneroko bakea
  • Bakearen alde antolatu beharra
  • Bake-ekintzak: jokabide pertsonala

XXI. mendeko bakea

  • Bizi-bakea
  • Bake negatiboa
  • Bakearen aldeko lanabesak



Esteka interesgarriak

Zer da bakea? Ikusi aretoa 360º-tan.

Bakearen bideak. Ikusi aretoa 360º-tan. .

Bakea XXI. mendean. Ikusi aretoa 360º-tan.

Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake-irakaspen eredugarria.

Bigarren ardatz edo galderak hurrengo ataletara gerturatzen gaitu:

1937ko apirilaren 26a: denak izan ziren Begoña

1937ko Gernikako etxe baten egongela azaltzen duen eszenografia eta ikus-entzunezkoa (aretoa 360º-tan)

Hiria mintzo (aretoa 360º-tan)

In memoriam (Ikus-entzunezkoa, AVICOM saria) (aretoa 360º-tan)

Ikus-entzunezkoen bidez egiten den sormenezko aurkezpen trinko batek tragediari, suntsipenari, itxaropenari eta bizitzari buruzko hausnarketa egitera bultzatzen gaitu.

Picasso eta “Guernica”

Gernikako bonbardaketa oinarritzat hartzen duen Picassoren koadroaren azalpen laburra.

Gernikako bonbardaketaren lekukoek, bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez. Gernikako bonbaketaren lekukoek, bizitakoa kontatzen dute ikus-entzunezko edukien bitartez. Testigantzok garai desberdinetan jasotakoak dira: William Smallwood, Egurtxiki-k, 70. hamarkadan jasotakoak eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 2018an jasotakoak batzen dira erakusketa honetan.

Giza eskubideei buruzko hausnarketa eginez, Picassoren Guernica koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko.

Galdera honek hurrengo ataletara gerturatzen gaitu:

Hiru begiradak

  • Bizitzari begiratuz
  • Askatasunari begiratuz
  • Berdintasunari begiratuz
  • Bakerako hazi bat

 

Esteka interesgarriak

Zer gertatzen da gaur egun giza eskubideekin munduan? Ikusi aretoa 360º-tan.

Kontaktua

museoa@bakearenmuseoagernika.eus