ERAKUSKETA BIBLIOGRAFIKOA

Emakumea eta Gerra Zibila

2015-10-08 - 2016-04-02

Aurkezpena

Gerra Zibilean emakumeek izan zuten partaidetza eta bizi izan zituzten esperientziak azaltzen dituzten monografia batzuk aukeratu ditugu.

Gerra piztu zenean, 1936ko uztailean, emakumeen bizitza guztiz aldatu zen eta bizi baldintza gogorrak izan arren ardura politiko, sozial eta militarrak hartu zituzten euren gain. Armak erabili, arma fabriketan lan egin, elkarri laguntzeko antolatu edo gerra-kazetariak bihurtu ziren, gerrako emakumeen parte hartzea nabarmenduz.

Gizarteak inposatutako ohiko bizimodutik eta sexu arrazoiengatik mugatutako lanetatik urrundu ziren emakumeen bizitza erakusten duten ibilbidea egiten da. Gerra honek emakume asko heriotzera, kartzelara edo erbestera bideratu zituen.

Erakusgai dauden monografia guztiak Dokumentazio Zentroan gordetzen dira eta interesa duten guztientzat egongo dira eskuragarri.

Erlazionatutako argitalpena
Ekintzak
Argitalpenak
Kontaktua

dokumentazioa@bakearenmuseoagernika.eus