ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Berradiskidetzerako artea

2000-01-05 - 2000-12-31

Aurkezpena

Arteak mundu baketsu baten eraikuntzarekin duen erlazio estua lantzen duen nazioarteko erakusketa da hau eta Gernika Museoak, Gernika Gogoratuz eta Gernikako Kultur Etxeak antolatutakoa.

Oso gutxi idatzi izan da Artea eta berradiskidetzeaz, honako hau, gai hau nazioarte mailan garatzen duen lehenengo erakusketa izan daiteke.

 

Erasoa, beligerantzia, gerrak eta indarkeriak gatazkak konpontzeko era eskasak direla erakutsi da.

Ezberdintasunak berradiskidetzeak gerrako ankerkerien ostean sortzen den “bake” hori baino askoz hobea den bakea bermatzen du. Hori gero eta bistakoagoa da munduko biztanle askorentzat, baina bizi garen sistemak elkarren kontra jotzera eramaten dituen trasatlantiko handiak bezalakoak dira. Dirudienez, untziaren maniobrak norabide hori ezin du inoiz aldatu.(…)

Errealismoaren zeharbidea, gizarte kritikarena eta gizakiaren irudi berriena arte-modu berriak (arte figuratiboa eta abstraktua, espresionista eta errealista) agertzen hasi zen. Haiek gupida sakona dute ezaugarri.(…) Elkarrizketa honetan berebiziko garrantzia dute paperaren gaineko lanak, zentzu zabalean, eta grabatuak, bereziki. Beraiek gizartearen gaineko manifestu ahaltsuak ekarri dituzte banaka eta era pilakorrean. Hori zela eta, batzuetan artista agintariarekin gatazkan ibili zen.

Zapalkuntza eta bazterketaren historia errepikatu da Alemania nazian, Espainia eta Italia faxistetan, Errumanian, Errusian, Hego Afrikan (apartheida), Tibeten Txinak menperatuta (eta txinan, bere menperatzearen pean, bide batez esan dezagun) eta are, Amerika demokratikoan (Eisenhowerren garaietan, McCarthyren prozesu zital eta lotsagarriekin, eta berriro Nixon-en pean). Hark munduko alde askotan egoten dirau bai esplizituki debeku ofizialean, zentsuraren eta espetxeraketen bitartez bai inplizituki laguntza gabeketen bitartez, artelanak jendaurrekoi erakusketetatik kenduz…

 

Artista batzuk erbesteratu ziren, beste batzuek gerra, zapalketa eta muturreko indarkeria bizi izan zituzten, eta beste batzuk giza baldintzaren aldekoak eta behatzaile zorrotzak izan dira, ikusten zutenak oso kezkatuta zeudelarik. Artistak berradiskidetzeari buruzko gure ezagupenean aurrera egitea ahalbidetuko digun baterakuntza humanistako mugimendu baten zati dira.

Ia ziur nago datorren mendeaz esango dela ezen mendeko forma artistiko konpultsiboena eta azkenean, nonbait, nagusia Humanismoa dela, estiloak, ideologiak edo eduki laburrek barik giza baldintzarekin sentikorra den eta hura hartzen duen arte batek zuzendu eta gizateriarekiko eta berau bizi den planetarekiko konpromiso sakon eta etengabetik sortua.

Erakusketa honek iturri edo, hobeto esanda, iturburu kopuru zehatz bat identifikatzen du, aspaldi hazi ziren eta zergadun txiki bihurtu ziren korronteak ekartzen dituena. Eta are, lerrook idazteko unean ibaiak bateratu eta eratzen dabiltza. Baterakuntzok lagungarriak dira giza duintasunaren eta berradiskidetzearen nozioa ulertzeko. Ez da harritzekoa haiek gerra eszenategietatik, apartheid-eszenategietatik, arrazakeriazkoetatik, ahalgo kolonialetik, genozidio-eszenatokietatik, gizarte eta erlijio tolerantziarik ezeko eszenategietatik eta leku erlatiboki geldietatik sortzea. Erakusketa honek ideien maparen gainean bidaia egiten du, Berradiskidetzerako Gernikako itsasadar-bidean ibaia Gernikan sortu ostean.

Erakusketa hau artista batzuek sortu zuten, sakonki sentitzen zutenek. Beraien artea “berradiskidetze”rako gaiak aztertzea bultzatzeko bidea eskeintzen hasia da. Txinako eta Tibeteko artistek, bertako afrikarrek eta afrikaner zuriek, euskaldunek eta espainiarrek, euskaldunek eta alemaniarrek, afroamerikarrek eta kaukasiar jatorriko amerikarrek, australiar aborigenek eta europar jatorrikoek parte hartzen dute erakusketa honetan, baitaaustraliarrek, alemaniarrek eta britaniarrek ere. Asmoa, ulertzen dudan bezala, interes espezifikoak gogoratzen dituzten lanak (eragn unibertsala dutenak) hautatzea da, berradikidetzea zertan datzan hobeto ulertzeko bidean beste etapa bat estaltzen era pilakorrean estaltzen laguntzen duten lanak alegia.

William Kelly

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus