ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Bakearen bidea

2007-01-26 - 2007-03-25

Aurkezpena

Gernika eta Pforzheim anaituta daude. Hiri martirrak dira biak, aire-bonbardaketa larriak jaso zituztenak. Gernikak 1937ko apirilaren 26an eta Pforzheim-ek 1945ko otsailaren 23an.

Data biek, sinbolikoak, Bakearen Bidearen hasiera eta amaiera adierazten dute; Santiago Bidetik Frantzia osoa zeharkatuko duen hiri bien arteko 2.000 km.ko bidea eginez.

Gernikako Bakearen Museoak sponsor, koordinatzaile eta web orria eta aldi baterako erakusketaren sortzaile bezala lagundu du proiektu honetan.

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus