Apartheid-etik demokraziara: askatasunaren aldeko borroka Hegoafrikar errepublikan
Apartheida berariazko politika bat izan zen, hegoafrikar beltzei beren askatasunak kentzera zuzenduta. Apartheida ez zen, 1948an ezarritako, ekimen guztiz berria izan. Izan ere, XIX. mendearen amaieran mineralak aurkitu zirenez geroztik, afrikarrei beren eskubideak ukatu zitzaizkien gero eta gehiago, eta segregazioa ezartzen zuten politikak aplikatu ziren. Nolanahi ere, apartheida indarrean jarri zenetik aurrera, herritar beltzek beren eskubideen kontrako eraso irmoagoa eta sistematikoagoa pairatu zuten.
Sufrimendu handiko urteak igaro ondoren, 1994ko apirilaren 27an, Hegoafrikar Errepublikako herritar guztiek bozkatzeko aukera izan zuten, herri horretako lehendabiziko hauteskunde aske eta demokratikoetan. Une sakona izan zen.
Hegoafrikar gehienentzat, ‘askatasunerako ibilbide luze’ bat izan dan, hegoafrikar beltzak hainbat urtez borrokatu baitira indar izugarrien aurka. Denbora luzez apartheidaren lege umilgarriak pairatu ondoren, errepresioaren eta indarkeriaren kontra etengabe borrokatu ondoren, hegoafrikarrek irabazi egin dute.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus