Zapalduaren antzerkia – Masterclass
2017ko urritik 2018ko uztailera arte, Gernika Gogoratuz, Gernikako Bakearen Museoa eta Produkzio Eszenikoko Harrobia Berrikuntza Zentroa erakundeek Zapalduaren Antzerkiaren inguruko nazioarteko prestakuntza-jarduera bat antolatu dute.
Prestakuntza horri amaiera emateko, Master Class ireki bat antolatu da honakoentzat: komunitate arloan lan egiten duten pertsonak, ikasleak, arte eszenikoen munduko profesionalak, hezkuntza arautu eta ez arautuko irakasleak, giza zientzietakoak; eta, oro har, gatazkak modu sortzaile eta aktiboan (creActiva) eraldatu eta lengoaia artistikoen bidez elkarbizitzarako espazioak sortu nahi dituzten pertsonentzat.
Aurrez Zapalduaren antzerkian prestakuntza izatea eskatzen da.
Informazioa:
Lekua: Harrobia, Otxarkoaga, Bilbao (Bizkaia).
IKASTAROA INGELESEZ IZANGO DA (GAZTELANIAZKO ITZULPENA IZANGO DA).
IRAKASLEAK:
Sanjoy Ganguly, Sima Ganguly (Jana Sanskritiren sortzaileak, India) eta Birgit Fritz (Vienako, Austria Zapalduaren Antzerki plataformaren sortzailea.
MASTER CLASS: 200 € – 150 € (langabetu eta ikasleentzako). Prezioek %75eko dirulaguntza aplikatuta dute.
PLAZA MUGATUAK
IRAKASLEAK:
Sanjoy eta Sima Ganguly, Jana Sanskritiren sortzaileak. India, 1985. Talde historiko horrek antzerkia erabiltzen du herritarrak hezi, komunitateak mobilizatu eta ekintza politiko zuzena bideratzeko. kanpo egin den Zapalduaren Antzerki arloko esperimentu luze eta garrantzitsuenaren ordezkariak dira. 30 urteko esperientzia daukate. Bidegabekeria sozialak, etxeko indarkeria, arrazakeria, sexismoa, patriarkatua, pobrezia, ustelkeria, kasta sistema eta bestelako gai batzuk lantzen dituzte. Beren lana inspirazio iturri izan da mundu mailan lan egiten duten Zapalduaren Antzerki talde askorentzat.
Birgit Fritz: Antzerki arloko aktibista, dramaren pedagogoa, ikertzailea eta Zapalduaren Antzerkia praktikatzen duena. Zapalduaren Antzerkiaren plataforma sortu zuen Vienan (Austria). Zapalduaren Antzerkiko Jana Sankriti Zentroko eta Ikerketa eta Baliabideen Nazioarteko Jana Sanskriti Institutuko (Calcuta, India) kolaboratzailea da. Zapalduaren Antzerkiaren bidez hainbat proiektu bideratu ditu Senegal, Kirguistan, India eta Alemanian
Topaketa egunetan zehar, honakoak landuko dira:
- Teoriak praktikarekin bat egitea
- Obra idaztea, obra “performatu” beharrean.
- Iparrak eta Hegoak bat egitea.
- Zer ikas dezakegun Jana Sanskritiren esperientziatik: interpretazioak, jarduerak, jokoak eta teknikak.
- Ostirala, urriak 5: 16:00 – 20:00
- Larunbata, urriak 6: 9:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
- Igandea, urriak 7: 9:00 – 13:00
Ingelesa
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago

Igandea museoan (familientzako tailerra)
Jolas hauek sustatzen dituzten balioak familian lantzea da helburua: lankidetza, taldean jolastea inor kanporatu gabe, bata besteagandik ikasi…

Giza Eskubideen eguna
Gernikako Bakearen Museoak Giza Eskubideen eguna (abenduak 10) ospatuko du:

Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena
Bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratu nahiean, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika-Lumoko Udala, Kultur Etxea eta Gernika Gogoratuzekin batera zenbait ekintza berezi antolatu ditu…