Sofia Gandariasen lana erakusketa iraunkorrean
Sofia Gandariasek margotutako “Gernika” triptikoa inauguratu dugu. Obra Gernikako Bakearen Museoko erakusketa iraunkorrean dago jada.
Inaugurazioan izan ziren, besteak beste, Enrique Barón, margolariaren senarra, Jose Mari Gorroño, Gernika-Lumoko alkate eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko presidentea, Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua, Iratxe Momoitio, Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria, Begoña de Ibarra, Bizkaiko Kulturako zuzendari nagusia, Asier Madarieta, BizkaiKOAko zuzendari gerentea, Patricia Fernandez, Artearen eta Kultura Ondarearen arloko lege-aholkularia eta Teresa Querejazu.
“Gernika” 1998 eta 1999 urteen artean margotutako lana da; oihal gaineko olioa, collagea eta marmolezko hautsarekin egindakoa eta 200×215 cm-ko hiru moduluk osatzen dute.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria 2026
“Global Sumud ontzidia humanitarioa” eta “Armeniaren eta Azerbaijanen arteko bake-akordioa“, “2026ko Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria” jaso dutenak, elkarrizketa, memoria eta gatazken konponbide baketsua sustatzeagatik.
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Jolas hauek sustatzen dituzten balioak familian lantzea da helburua: lankidetza, taldean jolastea inor kanporatu gabe, bata besteagandik ikasi…