Sally Perelen hitzaldia
Solomon edo Sally Perel martxoaren 23an, gerra garaiko bere esperientzia kontatzeko etorri zen Gernikako Bakearen Museora. Hitzaldia 18:30etan izan zen.
Salomon Perel 1925eko apirilaren 21ean jaio zen Behe Sajonian, Alemania, eta Shlomo Perel edo Sally Perel izenez ere ezaguna da. Bere burua ariotzat pasa arazi zuen judu honek Alemania nazian, Holokaustotik bizirik atera ahal izateko.
Gertatutakoari buruzko liburu bat idatzi zuen, Ich War Hitlerjunge Salomon (Gazte hitleriarra izan nintzen, Salomón) izenekoa. Liburua oinarritzat hartuz, Europa Europa izeneko pelikula egin zuen Agnieszka Holland-ek.
Umetako eta gaztetako esperientzien ondorioz, Sally Perelek bakearen alde lan egiten du nekerik gabe. 85 urterekin, oraindik, munduan zehar dabil ondorengo belaunaldiei bere testigantza azalduz, zer gertatu zen azalduz, berriro gerta ez dadin halako zorigaiztoko egoerarik.
2010eko martxoaren 23a.
18:30
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Sofia Gandariasen lana erakusketa iraunkorrean
Alemaniako Presidentearen bisita Gernikara
2025eko azaroaren 28an, Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidenteak bonbardaketaren biktimak omendu zituen Gernikara egindako bisita ofizialean.
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Ekintza honetan haurrek eta nagusiek 80. hamarkada garaiko mozorroa egingo dute.