Aldi baterako jarduera

Prestakuntza ikastaroa 2017-2018: Zapalduen antzerkia

2017-10-26 - 2018-03-13

Aurkezpena

Zapalduen Antzerkia Augusto Boal antzerkigile brasildarrak 70eko hamarkadaren hasieran sortutako metodoa eta antzerki-mugimendua da.

Zapalduen Antzerkia Augusto Boal antzerkigile brasildarrak 70eko hamarkadaren hasieran sortutako metodoa eta antzerki-mugimendua da. Zapalduen Antzerkian ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz: ikuslea, ezagueraz eta gogoz, aktore edo ‘espektaktore” bilakatzen da.

Ikastaro honetan, Birgit Fritz, Ronald Matthijssen eta Sanjoy Gangulyren eskutik, dramaturgian eta artean oinarritutako eta InExActArt lanean kondentsatuta dagoen lan eredua ezagutuko dugu. Gertatzen zaigunari buruz beste sentsibilitate bat sortzen laguntzen digun elkarrizketa bat da, hizkuntzaren, bizitzaren eta munduaren birkonkista; eta hain zuzen, Zapalduen Antzerkia barneratutako zapalketei buruzko banako zein taldeko istorioen berreraikuntzatzat denfitzen du. Elkarrizketaz eta ez erantzunez egindako antzerki bat da kolektiboaren adimenean sinesten duena, komunitatea bere egoeraren zuzendari gisara ahalduntzen duena. Eguneroko kontakizunen antzerkia, bizitza osoa afera politikoa baita.

‘Batzarra Arte eder gisa, artelan gisa, pertsonaren, kolektiboaren eta inguruaren eraldaketarako estrategia æfektibo eta kreaktibo bezala’, Alex Carrascosa, 2016.

Ikastaroaren egitaraua 2017/2018

26-27/10/2017. 26-27/10/2017. 1. Modulua: Zapalduen antzerkiaren jatorria eta metodologia.

Trebatzailea: Birgit Fritz (Austria)

  • Historia. Esparru teorikoa.
  • Gorputzaren kontzientzia eta esplorazioa. Ariketak eta jolasak.
  • Irudi antzerkia eta polarizazioak.
  • Identitateak.

Gorputz Gramatikalak: Urriaren 28an ‘Gorputz Gramatikalak’ performance ekintza bat burutuko du Medellingo (Kolonbia) ‘AgroArte’ taldeak, ‘Arte eta Bakearen inguruko Nazioarteko VII. Topaketa: Memoria eta espazioa hiriko artean’ izeneko topaketaren barruan, Gernikako Pablo Picasso kalean. Aktibitate hau 1. Moduluaren edukien zati bat da.

Oharra:

Urriaren 26ko goiz eta arratsaldez

Urriaren 27ko goizez Bilboko Harrobian izango da.

Ostera urriaren 27 (arratsaldez) Gernikako Elai Alai Aretoan.

28ko egun osoa Gernikako Elai Alai Aretoan.

 

8-10/02/2018: 2. Modulua: Foro Antzerkia. Eguneroko gatazken azterketa eta hausnarketa soziala.

Trebatzailea: Birgit Fritz (Austria)

  • Nola heldu Foro Antzerki lan batera.
  • Foro Antzerkiko eszenen konstelazio sistemikoak.
  • ‘Joker’ izatearen artea

 

10-12/05/2018. 10-12/05/2018. 3. Modulua: Errepresentazioak eta Auto-errepresentazioak.

Trebatzailea: Ronald Matthijssen (Holanda/Austria)

  • Antzerkia Komunikabideekin eta Irudi Antzerkia.
  • Komunikabideek eta sare sozialek gorputzean eta buruan duten eragina.
  • Errealitate sozialak ez-errealitate ideologiko bihurtzea eta prozesuari buelta ematea (nola saihestu ‘fake news’ eta ‘framing’ delakoak).

 

5-7/07/2018: 4. Modulua: Teknika introspektiboak eta aurrera begirako bideak (iraunkortasuna).

Trebatzailea: Birgit Fritz (Austria)

  • Desioaren ortzadarra.
  • Prozesuak, kontzientizazioa, espazioa eta gorputzaren erlaxazioa.
  • Opresioa eta beldurra: Jatorria eta ondorioak. Banakako analisia eta memoria kolektiboa.
  • Epaiketarik eza.

 

18-20/10/2017. 18-20/10/2017. Master Classa.

Lan politikoaren eta artistikoaren baterako sorkuntza (ARTibismoa) hegoalde eta iparraldearen artean.

Sanjoy Ganguly izango dugu gure artean, Jana Sanskriti zentroaren zuzendari artistikoa eta Indiako JSIRRI Institutuaren sortzaileetako bat.

 

IKASTAROA GAZTELANIAZ IZANGO DA. Praktika Talde bat sortuko da parte-hartzaileen artean, eta modulu batetik besterako tarteetan hileko behin 3 ordubeterako bilduko dira.

LEKUA: Harrobia, Otxarkoaga (Bizkaia).

ORDUTEGIA: 9:30-14:30 eta 16:30-19:30.

KOMUNITATE ARLOAN LAN EGITEN DUTEN PERTSONEI ZUZENDUA DAGO arte eszenikoetako ikasle eta irakasleak, heziketa formal eta ez formalean lan egiten duten irakasleak, gizarte zientzia eta humanitate arlokoak, eta gatazkak modu sortzailean konpondu nahi dituzten eta lengoaia artistikoen bidez elkarbizitza-esparruak sortu nahi dituzten pertsonak.

MATRIKULA: 150 € modulu bakoitzeko. 100 € (langabetu eta ikasleentzat).

MASTER CLASS: 200 € / 150 € (langabetu eta ikasleentzako).

(prezioek %75eko dirulaguntza aplikatuta dute)

Plaza mugatuak (gutxienez 8 eta gehienez 20 pertsona)

INFORMAZIOA: Harrobia. www.harrobia.org info@harrobia.org Tel. 944597747

 

Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus

Erlazionatutako argitalpenak
Gehiago