Aldi baterako jarduera

Kids’ Guernica-ko parte hartzaileen elkarraldia

2012-10-05 - 2012-10-05

Aurkezpena

Gernikako bonbardaketaren 75.urteurrena dela eta, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa zentroak eta Gernikako Kultur Etxeak, ‘Kids’ Guernica’ Nazioarteko Bakearen aldeko Arte proiektua antolatu dute, Gernika-Lumoko Udala eta Fundación 2012 Fundazioaren Patrozinioari esker.

‘Kids’ Guernica’ nazioarteko proiektua, 1995ean, Toshifumi Abe (Japon), Tadashi Yasuda (Japon), Kaoru Mizuguchi (Japon) eta Tom Anderson (EEBB)-ek sorturikoa da, Hiroshimako bonbaren 50.urteurrena gogoratu nahiean. Munduko hainbat lekutako haurrek sorturiko margolan erraldoi askoren erakusketa da, hots, Picassoren “Guernica”ren tamainuko muralak (3,50×7,80m).

Urriaren 5ea, ostirala, Kids’ Guernica 2012ko parte hartzaileen elkarraldia egin genuen Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 10:00etatik 12:00etara.

PROGRAMA

1. Ongi etorria

2. Gernikako muralen azalpenak

3. Beste esperientzia batzuk

4. Parte hartu duten eskolei diploma banaketa

5. Kids’ Guernica International-eko sortzailearen hitz batzuk

6. Sari banaketa

Proiektu honetan 9 horma-irudi egin dira. 7 ikastetxek parte hartu dute (Allende, Institutua, Barrutia, Montorre-Arteaga, San Fidel, Seber Altube eta Barrutialde), Ahize-AEK -ko talde 1 eta Gernikako Bakearen Museoan beste talde bat izan dira. 330 umetik gora izan dira parte hartu dute.

Elai Alain egingo den ekitaldi honetan Gernika-Lumoko erakusketa antolatu duten hiru erakundeetako arduradunak egongo dira: Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria, Iratxe Momoitio, Kultur Etxeko Arduraduna, Ricardo Abaunza, eta Gernika Gogoratuzeko Zuzendaria, Maria Oianguren.

Artista gazteek azalduko dute nola egin zuten horma-irudia eta gainera, eskolei diploma bat emango zaie beraien parte-hartzea ziurtatzen duena. Horrez gain, Kids’ Guernica International-eko sortzaileetako bat ere izango dugu gure artean: Toshifumi Abe.

Amaiera modura, sari banaketa izango dugu:

1-Kids’ Guernica albuma bete dutenen arteko irabazleari Port Aventurarako familia bidaia oparituko zaio (Auka Bidaiak-en eskutik)

2-Proiektuko parte hartzaileen artean egin den zozketako irabazleak nekazalturismo batean egonaldia jasoko du (Urdaibai Bidaiak-en eskutik).

 

Kontaktua

hezkuntza@bakearenmuseoagernika.eus

Erlazionatutako argitalpenak
Erakusketaren irekierea
Gehiago