Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan
Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) banaka egin nahi baduzu, udan free tour gisa eskaintzen da.
Ibilbide gidatua (Memoritour Gernika) banaka egin nahi baduzu, udan free tour gisa eskaintzen da.
*** Freetour (edo free tour) bat bisita gidatuaren modalitate bat da, doan eskaintzen dena, baina berezitasun batekin: ez du prezio finko bat, baizik eta ibilbidearen amaieran, parte-hartzaileek erabakitzen dute zenbat ordaindu beren esperientziaren eta gogobetetasunaren arabera.
Lau ibilbide eskaintzen ditugu, herriaren oroimena, ondare sinbolikoa, historikoa eta kulturala ezagutarazteko:
- Babeslekuak
- Gernikaren berreraikuntza gerra ostean
- Gerra-korrespontsalak Gernikan
- Picasso eta ‘Guernica’

Begiratu argazkiari, zer ibilbide eskaintzen den egun bakoitzean jakiteko.
Jarduera honi buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen.
2025eko uztailaren 1etik irailaren 7ra.
Ordua: 10:15
Iraupena: 60-75 minutu
gaztelera
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Sofia Gandariasen lana erakusketa iraunkorrean
Alemaniako Presidentearen bisita Gernikara
2025eko azaroaren 28an, Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidenteak bonbardaketaren biktimak omendu zituen Gernikara egindako bisita ofizialean.
Igandea museoan (familientzako tailerra)
Ekintza honetan haurrek eta nagusiek 80. hamarkada garaiko mozorroa egingo dute.