Gurseko zelaira txangoa
Gurseko “Harrera esparrua” ezagutzeko txangoa antolatu dugu Gernikako Bakearen Museotik. “GURS: Gernika Berriren amets zapuztua” aldibaterako erakusketarekin lotutako ekintzetako bat da hau.
Gurseko “Harrera esparrua” ezagutzeko txangoa antolatu dugu Gernikako Bakearen Museotik. “GURS: Gernika Berriren amets zapuztua” aldibaterako erakusketarekin lotutako ekintzetako bat da hau.
Gurs-eko esparrua
Jatorri askotako 64.000 pertsona inguru sartu zituzten bertan: espainiarrak (1939ko udaberria eta uda), “jendaila” (1940ko maiatza-uztaila), juduak (1940ko urria – 1943ko azaroa) eta ijitoak (1944ko udaberria)…
Gursi buruzko informazio gehiago hurrengo estekan aurkituko duzu: Gurs-eko esparrua.
Txangoa
Plazak: 50
Gidaria: Josu Chueca historialaria eta gaian aditua.
Prezioa: doan
Izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, galdetegi hau bete behar duzu.
Oharrak:
- Egun osoko txangoa izango da.
- Bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.
Zatoz gure historiaren pasarte ezezagun hau ezagutzera.
Maiatzak 4 , larunbata
Jendea hartzeko geltokiak:
Bilbo, Luis Briñas kalean, 7:00etan
Amorebieta-Etxano, anbulategi aurrean, 7:30an
Gernika, autobus geltokia, 7:50tan
Donostia, Amara plaza, 9:20an
Euskara eta gaztelera
Informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke (00 34) 94 627 0213 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz: museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Museoen nazioarteko eguna
Museoen nazioarteko eguna dela eta, maiatzaren 18an, Gernikako Bakearen Museoak ate irekien jardunaldia eskaintzen du.
Sound in the Silence Gernikan
Kultura arteko eta nazioarteko memoria-proiektua da, gazteei zuzendua.
Maiatzak 1 itxita.
Museoa maiatzaren 1ean itxita egongo da.