Artea, Memoria eta espazio publikoa
Nola irudikatu desagertu dena, falta dena, jada ez dagoena eta denborak ezabatu duena? Nola azaldu izugarrikeria bat, trauma bat, hitz soilez eginiko deskribapena beti motz geratzen bada?
Nola bete aurreko belaunaldiek askatasunaren alde eginiko borrokaren balioa gogoratzen ez duen gizarte anemiko baten hutsune etikoa? Galdera horiei erantzuteko funtsezko elementu bilakatu da artea,
eta berekin ekarri dituen ekintzak eboluzionatzen joan dira, garaiaren eta lekuaren arabera: Holokaustoa,
Gerra Zibileko biktimak, frankismoaren aurkako oposizioa… gaur ez dira atzo bezala ez oroitzen ez irudikatzen. Arteak iragana baliatzearen esanahia jada
ez dute gizarte-talde mugatu batzuek baino ulertzen, herritarren espektro zabalago batengana iritsi da, eta eginkizun sozial aktiboagoa eta memoria demokratikoarekiko konprometituagoa du orain. Espazio publikoa bihurtu da agertoki aproposena; herritarren agoran ibiltzen dira pertsonak, egiten dute elkarrekin topo, jarduten dira eztabaidan, egiten dituzte aldarrikapenak, ospatzen dituzte festak, maitatzen dute elkar eta bizi dira. Espazio publikoa leku ezin hobea da ekintza artistiko horiek mamitzeko, agoran ezusteko erasoak pizteko eta, kontramonumentuen bidez, harriak sozialki aktibatu edo desaktibatzeko.
Esperientzia horiek eta beste batzuk aztertuko dira mintegi hauetan, eta zer bilakaera izan duten azalduko da, bai eta nola lortu duten (edo ez) herritarrei galdegitea, dudak piztea, eta konfortaren patxadatik aterarazi eta inguratzen dituen mundua zalantzan jartzen hastea. Europako hainbat adituk eta artistak beren esperientzien eta lanaren berri emango digute.
Hemen parte hartzen duten EUROM Europako Memorien Behatokiko kide eta kolaboratzaileek aukeratutako formula berria ‘Diffusso mintegia’ da, espazioan eta denboran atzera-aurrera dabilen proposamen ibiltari bat baita, eta herritarren memoriaren eta giza eskubideen arloan oso aktiboak diren zenbait kideek sustatu dute: Gernikako Bakearen Museoak, Granollerseko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta lehen aipatutako EUROM erakundeak.
EGITARAUA 2018ko ekainak 2
9.30-9.45 Mintegiaren aurkezpena Iratxe Momoitio Astorkia.
Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria.
09.45-11.00 Horz Hoheisel y Andreas Knitz. Artistak eta arkitektoak
”From the crushed history to the moving monument” (*)”De la historia aplastada al monumento en movimiento”.
11.00-11.15 Galderak
11.15-11.30 Kaferako atsedenaldia.
11.30-12.00 Dominique Trouche. Université Paul Sabatier (Toulouse)
”War memorials: perspectives on contemporary representation” (*)”Los monumentos en memoria de las guerras: enfoque transversal de las representaciones”.
12.00-12.15 Galderak
12.15-13.00 Jochen Gerz. Artista
”Your contribution” (*)”Tu contribución”.
13.00-14.00 Goizean zehar landutakoaren inguruko mahai ingurua
14.00-16.00 Bazkaltzeko atsedenaldia.
16.00-16.30 ‘Altzairuzko eta harrizko memoriak’ aldi baterako erakusketara bisita, Jesús Alonso Carballés-en eskutik.
16.30-17.00 Maria Chiara Bianchini. Historiadora y miembro de la Asociación Internacional Memorias en Red.
”De lugares de represión a sitios de memoria : experiencias memoriales en Chile”.
17.00-17.15 Galderak
17.15-17.45 Jesus Alonso Carballés. Université Bordeaux-Montaigne
”La memoria de la Guerra Civil en el espacio público vasco : monumentos y estrategias artísticas”.
17.45-18.00 Galderak
18.00-18.30 Fernando Sánchez Castillo. Artista
”Museo paralelo”.
18.30-19.00 Maria Arana Zubiate. Arkitektoa URBANBAT-en
”¡Haciendo la calle! Un laboratorio ciudadano para visibilizar la historia de las mujeres de los barrios altos de Bilbao”.
19.00-19.30 Mintegiaren amaiera.
(*) Inglesetik erdararako itzulpena egongo da.
Izena eman ezazu, link honen bidez: Eskaera
Doako mintegia.
EGITARAUA 2018ko ekainaren 3a
Euskadin dauden Gerra Zibilaren biktimen omenez egindako zenbait memoria leku eta monumentu ezagutarazi nahi ditugu Memoritour honen bitartez, Jesús Alonso Carballés katedratiko eta adituaren gidaritzapean.
Egun osoko irteera izango da eta ibilbidea hau da: Elgoibar, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Donostia.
Bilbotik irteera 8:30an izango da Moiua plazatik eta iritsiera 18:30an.
Gernikatik irteera 8:45etan izango da autobus geltokitik eta iritsiera 19:15etan.
Ekintza hau doan da baina plaza mugatuak daude eta izena ematea beharrezkoa da. Izen-ematea
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago

Ondarearen Europako jardunaldiak: arkitektura-ondarea
Oinezko ibilbide gidatua: “Gernikaren berreraikitzea gerra ostean” urrian egiten diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
