Arte Humanista. Leku sinbolikoak. Arte-leku bat XXI. menderako erakusketa
Aldi baterako erakusketa ibiltaria, 2000n (Berradiskidetzerako artea) eta 2003an (Artea eta Bakea) egin zirenen antzekoa, William Kelly australiar artistak egina, Australiako Arte Humanistaren Artxiboko bildumatik ekarria Gernika-Lumoko Udalarekin, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioarekin, Gernika Gogoratuz Zentruarekin eta Gernikako Kultur etxearekin lankidetzan.
Erakusketa honek etorkizun hobea sortzen laguntzen duten artisten lana goraipatzen du, eta desafio egiten digu denoi era berean jokatzeko.
Eten barik jasaten ditugu desafioak gure bizitzan erabaki zuzenak hartzeko, gure printzipioen arabera bizitzeko, laguntza behar dutenei laguntzeko. Erakusketa honek maila horietan guztietan eragiten du eta bere sinismenagatik espetxeratu dituzten artistak hartzen ditu, gaitzetsi dituztenak eta bizitzan aurkitzen ditugun konplexutasunekiko sentiberak diren beste batzuk. Eta, hala ere, artea era negatiboan sortu beharrean, arrakasta izan dute antzinako alkimistek huts egin zuten lekuan: eurek bihurtu dute lehengaia denok ikasi eta erabiltzeko gauza eder eta positiboa.
Artista parte-hartzaileak:
Louise Odes Neaderland (AEB), Robert Godfrey (AEB), Ray Sizer (Australia), René Kubasek (Txekia), Jan Jordaan (hegoafrika), Jason South (Australia), Jacob Landau (AEB), Maysaloun Faraj (Irak), Vaclav Havel (Txekia), Ricardo Viera (Kuba-AEB), Rita Duffy (Ipar Irlanda), Nick Ut (Vietnam-AEB), William Kelly (EB-Australia), Lionell Davis (Hegoafrika), Alex Carrascosa (Euskadi), Peter Schumann (Alemania), Mmakgabo Mapula Helen Sebidi (Hego Afrika), Laila Mehreen Tahman (Pakistan), David Arteagoitia (Euskadi), Robert Grieve (Australia), Raymond Watson (Ipar Irlanda), Ricardo Abaunza (Euskadi), Gonkar Gyatso (Tibet), Mary Modeen (AEB-Eskozia), Günther Grass (Alemania), Qu Lei Lei (Txina), Mandy Nicholson (Australia), Pamela Brañas (Txile-Australia), Paul Keene (AEB).
Erakusketaren tour-a (2005-2007):
Gernika-Lumo (Euskadi), Portadown (Ipar Irlanda), West Belfast (Ipar Irlanda), Kent State University (AEB), Durban (Hego Afrika), Ballarat (Australia), Brunswick (Australia), Tbilisi (Georgia).
2005ean Nazioarteko II. Artea eta Bakearen jardunaldiak zela eta Alex Carrascosa artistak zuzendutako tailerrak egin dira, William Kelly artista eta erakusketaren arduradunaren laguntasunarekin, arteak eta bakeak duten harremanean sakontzeko “Arte Humanista: leku sinbolikoak” erakusketaren bitartez.
Ospakizun berezietako egunetan (adibidez Bakearen Nazioarteko Eguna, Museoen Nazioarteko Eguna, Bakearen Nazioarteko Eskola Eguna…) Museoak tailerrak eta heziketa-ekintza bereziak eskaintzen ditu.
museoa@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago

Igandea museoan (familientzako tailerra)
Jolas hauek sustatzen dituzten balioak familian lantzea da helburua: lankidetza, taldean jolastea inor kanporatu gabe, bata besteagandik ikasi…

Giza Eskubideen eguna
Gernikako Bakearen Museoak Giza Eskubideen eguna (abenduak 10) ospatuko du:

Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena
Bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratu nahiean, Gernikako Bakearen Museoak, Gernika-Lumoko Udala, Kultur Etxea eta Gernika Gogoratuzekin batera zenbait ekintza berezi antolatu ditu…