Gernikako bonbardaketa
1937ko apirilaren 26a, astelehena, merkatu eguna. Horrela hasten dira hiria eta bertako jendea suntsitu zituen bonbardaketa tragikoa kontatzen duten ia testigantza guztiak…
Proiektu honen helburua Gernikako bonbardaketa ezagutaraztea da. Bonbardaketa hori oso garrantzitsua izan zen Espainiako Gerra Zibilaren historian, eta hiri irekiei eta herritar zibilei egindako bonbardaketen aitzindaria izan zen.
Hiru pertsonaiaren bitartez (marrazkilaria, kazetaria eta bizirik atera denaren senitartekoa) Gernikako bonbardaketa tragikoa sakonago ezagutzeko ikerketa egingo da.
Gehiago jakiteko, zoaz gure erakusketa iraunkorrera.
12-18 urte
Talde bakoitzak sakondu nahi duenaren araberakoa izango da.
Material hau guztia hizkuntza hauetan eskaintzen da: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Online beste jarduera batzuk

Erbeste garaiko aztarnak eta oroitzapenak
Espainiako Gerra Zibilaren giza ondorio ugarietako bat bizirauteko egin beharreko migrazioa eta bizitako erbestea izan zen. Baina elkartasun ekintza handiak ere izan ziren, hala nola erbestera joateko itsasontziak. Ikerketa bat…

Gerra Zibila
Gerra Zibilaren gaia ‘Oroimenerako binetak’ erakusketan dauden bineta grafikoen bidez landuko dugu. ‘Oroimenerako binetak’ erakusketa ikerketa sakon baten emaitza da: euskal lurraldean gerrak iraun zuen 11 hilabeteetan (1936-1937) Bilboko prentsan…