ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Sofia Gandaria artistari gure omenaldi xumea (erakusketa luzatuta)

2016-03-17 - 2016-05-27

Aurkezpena

GERNIKA

Sofia Gandarias margolaria omendu nahi duen erakusketa hau Gernika-Lumoko Kultur Etxean dago ikusgai.

Betidanik izan dut triptiko hau pintatzeko gogoa, baina ez nuen nire burua horretarako gai ikusten, harik eta… duela bi urte unea iritsia zela deliberatu nuen arte.

 

Hirurogeiko hamarkada. Umetan Gemikan ikusten izan dudana “Eremu Suntsituez” eraikitako hiria zen, Mussoliniren garaiko estilokoa. Garaileek herri berria erregalatu ziguten. Izan ere, gerretako garaileak dira historia idazten dutenak; guri arbola utzi ziguten, gurea…

 

Gernika oihu bat da, inoiz ere gertatu behar ez zuen horren aurka, inoiz ere gertatu behar ez lukeenaren aurka, egin dudan garrasia… 1937ko apirilaren 26an, Condor Legioak bonba su-eragile astunak jaurti zituen Gernika osoan zehar, euskaldunon eta gure askatasunen ikurra den hiri santuan zehar (eta zeruari odala zerion, koadroaren erdian, eta sutan zen hiritik ihesi zihoan jendea amorrurik handienarekin metrailatu zituen, ankerki. (……) (……)

Sofía Gandarias

(Bruselas, 1999ko apirila)

Argitalpenak
Kontaktua

zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus