Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak 2022
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sariak 2022
2022ko sariak
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 17. edizioko saridunak hauek dira:
- Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga
- Gernikako Calzada egoitzako zaintzaileak
Gernika-Lumoko eta Pforzheimgo Udalek, Gernikako Bakearen Museoak, Kultur Etxeak eta Gernika Gogoratuzek GERNIKA BAKEAREN ETA BERRADISKIDETZEAREN ALDEKO SARIAK antolatzen dituzte. Sari hauek, nazio edo nazioarte mailan, bakea eta berradiskidetzearen alde lanean bereiztu diren bi pertsona edo elkarteren lana saritu nahi dute.
2022ko sariak
Gernika Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sarien 17. edizioko saridunak hauek dira:
- Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligari, munduko erakunde feministarik zaharrenari, «konkordia sustatzeagatik» eman diote aitortza, Gernikako Udalaren arabera. WILPF nazioarteko erakunde bat da, 1915ean Hagan sortua, mota guztietako gerra eta indarkerien aurka dauden emakumeak batzeko; emakumeen zapalkuntza, diskriminazio eta esplotazio guztien aurka. Armagabetze unibertsalaren, gatazken eraldaketa baketsuaren, giza eskubideen eta justizia ekonomiko, politiko eta soziala lortzearen alde egiten du lan.
- Gernikako Calzada egoitzako zaintzaileek koronabirusaren pandemiaren unerik gogorrenean erakutsitako konpromisoagatik jaso dute aitortza, zentro horretako adinekoekin konfinatzea erabaki zutenean.
2022ko apirilaren 26a.
zuzendaritza@bakearenmuseoagernika.eus
Gehiago
Bisita gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Ezagutu gure historia hurbila, arratsaldez eskaintzen dugun erakusketa iraunkorreko bisita gidatuen bidez.
Ibilbide gidatuak norbanakoentzat udan (2026)
Gure historia eta ondarea ezagutzen laguntzeko, hainbat udako bisita gidatu eskaintzen ditugu.
Museoen nazioarteko eguna
Museoen nazioarteko eguna dela eta, maiatzaren 18an, Gernikako Bakearen Museoak ate irekien jardunaldia eskaintzen du.